Actualidad Euskal fondoa

El Ayuntamiento de Bilbao y Euskal Fondoa refuerzan su alianza para impulsar la cooperación internacional

09 Jul 2026

Bilboko Udalak eta Euskal Fondoak 2026-2028 aldirako lankidetza-hitzarmena sinatu dute, bi erakundeek garapenerako nazioarteko lankidetzarekin duten konpromisoa sendotuz. Hitzarmenak elkarlan-esparru bat ezartzen du, nazioarteko lankidetzako, sentsibilizazioko eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzako ekimenak bultzatzen jarraitzeko.

Hitzarmenaren helburua da bi erakundeen arteko lankidetza sendotzea, giza garapen jasangarria, giza eskubideen defentsa eta desparekotasunen murrizketa bultzatzeko. Horretarako, hainbat herrialdetan garatuko diren proiektuak eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza nahiz sentsibilizazio ekimenak sustatuko dira.

Sinadura ekitaldian  Bilboko Udaleko Giza Eskubideak, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun saileko zinegotzi Iñigo Zubizarreta eta Euskal Fondoko lehendakari Nati López de Munain Alzola izan dira.

Hitzarmenaren sinadurarekin batera, 2026 Urteko Plan Operatiboa (UPO) ere onartu da. Plan horrek 2026rako aurreikusitako jarduketak zehazten ditu, Bilboko Udalak egindako 365.000 euroko ekarpenari esker, Euskal Fondoak urte honetan bultzatuko dituen bederatzi ekimen garatzeko.

Proiektuak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan, Guatemalan, Kuban, El Salvadorren eta Euskadin garatuko dira, eta honako arlo hauek jorratuko dituzte: erakundeak indartzea, ura eta saneamendurako giza eskubidea, genero-berdintasuna, adinekoentzako arreta integrala, AKUAL programaren bidez Euskadi eta Erdialdeko Amerikaren arteko lankidetza teknikoa, Gaztenpatia garapenerako lankidetzako unibertsitate-praktiken programa eta saharar herriaren memoria berreskuratzea eta eskubideen defentsa.

Hitzarmen honen bidez, Bilboko Udalak eta Euskal Fondoak denboran zehar eraikitako lankidetza sendotu dute, tokiko erakundeek nazioarteko elkartasuna eta lankidetza deszentralizatua sustatzeko duten zeregina indartuz eta, udal-eremutik, mundu bidezkoago, berdinzaleago eta jasangarriago baten eraikuntzan lagunduz.

 

Proiektuen informazioa/ Información de los proyectos:

Proiektuak/Proyectos

Lekua/Lugar

Link

Memorietik justiziara
De la memoria a la justicia

RASD

https://labur.eus/sahara-memoria

Garraioa
Fortalecimiento transporte

RASD

https://labur.eus/Sahara-transporte

Alta Verapaz (Generoa)
Alta Verapaz (Género)

Guatemala

https://labur.eus/Guatemala-Genero

Tactic - 
Emakumeen lidergoa
Liderazgo de mujeres

Guatemala

https://labur.eus/Tatic-liderazgo-mujeres

Ura izateko eskubidea
Derecho al agua

Guatemala

https://labur.eus/Guatemala-agua

AKUAL Programa AKUAL

Euskadi/Centroamérica

https://labur.eus/Akual-Bilbo

Ur edangarria-Agua potable Morazán Norte

El Salvador

https://labur.eus/ElSalvador-Agua-Morazan

Adineko arreta integraleko prograama
Programa atención integral personas mayores

Cuba

https://labur.eus/Cuba-Bilbo-adultomayor

Gaztenpatia (EHU-Praktika programa-Programa de prácticas)

Euskadi

https://labur.eus/gaztenpatia-Bilbo



                                                                          

Share  Compartir