Jarduerak
Uskut
Hassanieraz uskut hitzak isiltasuna esan nahi du; proiektu honek egin eta sustatu nahi duenaren guztiz kontrakoa.
Ikus-entzunezko ekoizpenaren bidez Saharako arazoaren inguruko isiltasun hori apurtu nahi dugu.
- Bideoaren bitartez Euskal Fondoak Sahara Koordinazio Unitatearen eskutik martxan dituen proiektuak sistematizatu nahi ditugu.
- SEADeko Informazio Ministerioko arduradun lantalde bat prestatu nahi dugu ikus-entzunezkoen lengoaian, Mendebaldeko Saharari buruzko informazio objektiboa zabaltzeko.
- Lankidetzarako lotura zuzen bat zabaldu nahi dugu Saharako langileen eta Euskal Fondoaren artean sortutako ikus-entzunezkoak egiteko, editatzeko, postproduzitzeko eta banatzeko.