Aholkularitza teknikoa

Euskal toki erakundeen Lankidetzari buruz ematen dituen gomendioak

GARAPENERAKO LANKIDETZA ERAKUNDEAREN EGITURAN ERABAT INTEGRATZEKO:

1. Erakundearen Aurrekontuan Lankidetzarako partida iraunkor bat finkatzea.

2. Erreferentzia bezala "aurrekontuaren %0,7" hartuz, lankidetzarako partidaren zenbatekoa kalkulatzea, aurrekontuaren lehenengo bost sarrera kapituluen portzentaia bezala.

3. Lankidetzarako zinegotzi ordezkari bat izendatzea, eta ahal izanez gero, erreferentzia teknikari bat.

4. Hiritarrek eta erakundeek lankidetzarako eta sentsibilizaziorako programetan parte har dezaten sustatzea, horretarako:

  • hiritarrei, laguntza duteneko lankidetza ekintza edo proiektuei buruzko informazioa eskainiz.
  • GKE eta Lankidetzaren aldeko hiritarren taldeekin aldizka bilerak eginez.
  • lankidetzarako Aholkularitza Batzordeak sortuz, horretarako baldintza egokiak dituzten udalerrietan.

5. Euskal Fondoaren barruan sartzea Lankidetzarako Euskal Toki Erakundeen Elkartea. 

Lankidetzarako berezko politika definitzeko:

6. Geografia eremuei degokienez lankidetzarako berezko irizpideak definitzea, jadanik dauden elkartasunezko harremanen arabera (senidetzea, harreman historikoak, hiritarren taldeak, eta abar).

7. Lankidetza norekin batera egin nahi den definitzea, jadanik dauden harremanen arabera, eta Hegoaldeko toki erakundeen parte hartzea positiboki baloratuz, beti ere erakunde garrantzitsuak eta demokratikoak badira.

8. Sektorezko lehentasunak definitzea, eskura dauden gaitasun teknikoen arabera (erakundean bertan, beste zenbait erakundetan, udalerriko talde profesionaletan,.).

9. Erakundearen aurrekontua proiektu desberdinen artean banatu behar ote den, bakar batean erabili behar ote den, edo beste zenbait toki erakundeetara gehitu behar den definitzea.

10. Elkartasunezko harremanak eta hainbat urtetarako planak, proiektu puntualen aurrean nahiago izatea.

11. Udalerriko talde eta erakundeen eta erakunde homologoen artean elkartasunezko harremanak indartzea edo sustatzea, hala nola eskola senidetzeak, etabar.

Lankidetzarako aurrekontuaren erabilera definitzeko:

12. Hogeitahamar mila euro baino gutxiagorekin, deialdi publikorik ez egitea.

13. Sentsibilizazio ekintzak nola egingo edo lagunduko diren definitzea.

14. Erakundearen aurrekontua proiektu desberdinen artean banatu behar ote den, bakar batean erabili behar ote den, edo beste zenbait toki erakundeetara gehitu behar den definitzea.

15. Aurrekontu garrantzitsuagoekin, aurrekontua lankidetza ekintzen, laguntza humanitarioen edo larrialdietarako laguntzen, eta sentsibilizazio jardueren artean nola bana daitekeen definitzea.

16. Euskal Fondoak duen gizarte kuotaren zenbatekoa eta Euskal Fondoako proiektuei egiten zaizkien ekarpenak aztertzea.

Berezko toki deialdia egin behar den kasuetan:

17. Euskal Fondoak deialdietarako egindako gomendioak jarraitzea.

18. 1997ko otsailaren 14 eta 15eko Jardunaldietako ondorioak aztertzea, Euskal Fondoak, Euskadiko GGKE Koordinadorak eta %0,7 Komisioen Plataformak batera antolatutako jardunaldiak hain zuzen, oinarriak definitzeko eta 1998ko Deialdia egiteko.

Euskal toki erakundeen lankidetzaren koherentzia indartzeko:

19. Euskal Fondoaren irizpideak definitzen laguntzea eta jarduketarako gomendioak jarraitzea.

20. Erakundeak dituen harremanetan eta lankidetza ekintzetan, Euskal Fondoako partaide dela adieraztea.

21. Berezko lehentasun geografikoak definitu ezin badira, Euskal Fondoak lehentasuna eman dieneko eskualdeetan jardun lehenik eta behin.

22. Euskal Fondoara ezin daiteke edozein proiektu aurkeztu, baizik eta Elkarteak finkatutako irizpideei erantzuten dieten proiektuak bakarrik. 

Share  Partekatu