Jarduerak
Sahara Lurralde Okupatuak
• Argazki-erakusketa
• Egilea: Luali Lebser
1975etik, Espainiak Afrikako azken kolonia utzi zuenetik, Mendebaldeko Sahara Marokoren okupaziopean bizi da.
Baliabide naturalen legez kanpoko espoliazioak eta nazioarteko legedia betetzea eskatzen dutenen giza eskubideak etengabe urratzeak Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen erradiografia osatzen dute. Marokoko Gobernua sistematikoki saiatzen da errealitate hori ezkutatzen, isilarazten eta ukatzen, komunikabide askoren laguntzarekin.
Sahara. Lurralde okupatuak Luali Lebser aktibistaren argazki-erakusketa bat da. Lebser saharar herriaren eskubideen aldeko ekintzailea da, eta Equipe Media kolektiboko kidea. Argazkiak leiho gisa irekitzen dira, aire zabaleko munduko kartzela handienean bizitzea nolakoa den erakusteko, non adierazpen eta prentsa askatasuna zulo beltz batean erori ziren. Saharar Herriaren erresistentzia hautsezinak bakarrik eragozten du hauek ahanzturaren amildegian desagertzea.
Euskal Fondoak proiektuaren hedapenean laguntzen du, erakusketa doan eskainiz erakusketa hartzeko interesa duten erakunde publikoentzat.
• Erakusketa hartzeko interesa duten udalentzat edo erakundeentzat dosierra: TXOSTEN TEKNIKOA (PDF)


.png)
Partekatu