Jarduerak

INDARKERIAK EMAKUMEAK GERRAK

Gervasio Sánchez

(España, 2021)

Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gerrek pobreziari aurre egiteko eta baliabide ekonomikoak lortzeko oso egoera ahulean uzten dituzte emakumeak. Ama-haurren osasun eta arretarako oinarrizko zerbitzuak hondatu egiten dira, bortxaketa arma moduan eta elkarri erasotzeko erabiltzen dute borrokalariek, eta genero-indarkeria, gizakien salerosketa eta haurren ezkontzak areagotu egiten dira gatazketan.

Aldi berean, indarkeriak munduan lekualdatutako pertsonen ia erdiak emakumeak dira, eta, askotan, arazo gehiago dituzte generoagatik egoera horietan.

Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta gatazkek amaitu ondoren ere irauten dutela erakusten dute. Erakusketa honen ardatza amaitu gabeko istorio horietako 40 dira. Istorio garrantzitsuak dira: emakumeek gatazka armatuetan jasaten dituzten indarkeria-ereduak kontatzen dituzte; argi uzten dute ezinbestekoak direla bakea lortzeko eta indarkeria amaitzeko genero-ikuspegia erabiltzea nazioarteko gatazketarako irtenbideak bilatzean eta berdintasuna izatea emakumeen eta gizonen artean.

INDARKERIAK EMAKUMEAK GERRAK zure herrira iristea nahi? Jarri gurekin harremanetan

Share  Partekatu