Jarduerak

For a glass of water - Baso bete ur

Ura izateko giza eskubideagatik

1.000 milioi inguru pertsonek hobetutako iturriak eskuragarri ez dituzten munduan bizi gara eta 2.600 milioi pertsonak ez darabilte hobetutako saneamendu-zerbitzurik. Gertaera hauek funtsezkoak dira pertsonek bizitza duina bizi ahal dezaten, eta zuzenean eragiten dute osasunaren hobekuntzan, heziketaren eskuragarritasunean eta lan aukeretan.

Esnatzeko eta jokatzeko garaia delako, Baso bete ur!

FaGoW (For a Glass of Water) Euskal Fondoak sustatutako kanpaina da, eta ACRA-CCS-k (Italia), CORDAIDek (Holanda), Waterschap Noorderzijlvestek (Holanda), Fons Catalá de Cooperació al Desenvolupamentek eta Europar Batasunak NIkaraguan duen Ordezkaritzak parte hartu dute.

Mundu osoko pertsonek egindako bideoei esker, Pastora neskatoak daukan ondare bakarra ureztatu ahal izango du: arbola.

Sakatu HEMEN eta erronkarekin bat egin ezazu!.

Fikziozko helburua bada ere, oihartzun handia izan duen kanpaina izan da FaGoW.  Ura eskura izateko giza eskubidea aldarrikatzea lortu da. 2014ko maiatzean hasita ia 200 bideo egin dira. Bideo bakoitzak 100 kilometro imaginario zeharkatu ditu, Groningen-en (Herbehereak) hasi eta Pastora bizi den San Francisco Menendez (El Salvador ) herriraino. 

Emaitza ezagutu nahi? sakatu HEMEN!

Kaskoa

Share  Partekatu