Gaurkotasun sahara

Urriak 15: Saharar Batasun Nazionalaren ospakizuna Donostian

11 Urr 2011
Urriaren 12a Saharar Batasun Nazionalaren eguna da. Egun garrantzitsu hau ospatzeko datorren larunbatean, urriak 15, ekintza ezberdinak antolatu dira Donostian Gipuzkoako Sahararren Elkartea, Donostiako SEADen Lagunen Elkartea eta Euskal Fondoako Sahara Koordinazio Unitatearen eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Programa:
  • 12:30 MANIFESTAZIO-ELKARRETARATZEA Boulevardeko kioskoan
  • 14:00 Bazkaria
  • 16:30 Kontzertua, Estrella Polisaria taldearen eskutik
Artean Polisario Frontearen ordezkariak, Mendebaldeko Saharako giza eskubideen ekintzaile eta bestelako lagunen parte hartzea ere izango da. Denok zaudete gonbidatuta!
Share  Partekatu