Gaurkotasun sahara
Urriak 12, Saharar Herriaren Batasun Nazionalaren Eguna. Egitaraua
23 Ira 2017
HERRI SAHARARRAREN BATASUN NAZIOnalaren eguna ospatzeko aurten, Donostiako SEAD-en Lagunen Elkartearekin batera, osorik Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroan garatuko den programa zabala antolatu dugu.
- Urriak 2-15: "Sahara, 40 urteko exilioa" argazki erakusketa. Egilea: Andoni Lubaki
- Urriak 4: erakusketaren bisita gidatua egilearekin (18h.) eta ondoren mahai ingurua (19h.): "Saharar emakumeen kausa". Parte hartuko dute: Malen Vilches, Arantza Chacón eta Laila lili.
- Urriak 12: saharar musika Yahia Sid Ahmed Embareken eskutik (18h.)
Ongi etorriak guztiak!!!


Partekatu