Gaurkotasun sahara

Urriak 11, Saharar Batasun Nazionalaren Egunaren ospakizuna

08 Urr 2013
1975eko urriaren 12an, sahararrek, POLISARIO Frontearen printzipioekin bat egiten zutela iragarri eta Batasun Nazionalaren eguna aldarrikatu zuten
Saiakera kolonial guztiek zatituak mantendu nahi izan dituzten arren, beraiek batuta jarraitzen dute; ahots bakarraz eta abangoardia bakarraz, atsedenik gabe jarraitzen dute lanean, helburu batek gidatuta: askatasuna eta independentzia; nahiz eta Marokok herri honen okupazioa betikotu nahi izan.

Herri honentzat Saharar Batasun Nazionalaren eguna ospatzeak esan nahi du, herri bezala errespetatua izateko legezko eskubidea irmoki ospatzea, bereari eusteko, libre izateko eta lurraldea eta batasuna defendatzeko eskubideak ospatzea.

Saharar herriaren data garrantzitsu hau aprobetxatuz, dei berezia egiten diogu Espainiako Gobernuari. Behin betikoz herri horrekiko dituen ardura juridiko, historiko eta moralak bere gain har ditzala eskatzen diogu, eta erabateko erantzuna eman dezala arazo hau konpontzeko. Saharar Herriaren autodeterminazioa defenda dezala eskatzen diogu, Nazioarteko erakunde guztien erabakietan jasota dagoen moduan.

SAHARAR BATASUN NAZIONALA OSPATZEKO EGITARAU BEREZIA IZANGO DA DONOSTIAN URRIAREN 11n:

17:00 Andia kalean Kutxak duen egoitzan: “Emakumeen aurkako indarkeria Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan” AFAPREDESAren dokumentalaren proiekzioa eta ondoren gaiari buruzko hitzaldia HAYAT RGUIBI eta NGUIA EL HAUASI ekintzaile sahararren eskutik.

Mohamed Fadel, POLISARIO Fronteak Euskadin duen ordezkariak egingo du sarrera

19:00 “Banda Western Sahara” taldeak eskainitako saharar musika kontzertua Boulevardeko kioskoan

Arratsalde osoan zehar haima bat egongo da Boulevardean. Bertan tea eskainiko da

Gipuzkoako Sahararren Elkartea
Donostiako SEADren Lagunen Elkartea
Euskal Fondoa
Share  Partekatu