Gaurkotasun sahara

Sultana Jayaren mezua

29 Ira 2022

Iragarri moduan, Sultana Jaya ekintzaile eta giza eskubideen defendatzaile sahararrak astebete eman du euskal hiruburu eta herrietan zehar bere testigantza eta mezua zabaltzen.

Alkate, zuzendari, sailburu, legelbitzarkideekin… elkartzeko aukera izan du eta denek adierazi diote euren mirespena baldintza horietan borroka baketsuari eusteko izan duen kemenagatik.

Durangon, Ordizian, Irunen eta Gasteizen, berriz, diasporako sahararrekin eta elkartasun mugimenduko herritarrekin batzeko aukera izan zuen. Topaketa jendetsuak bezain hunkigarriak izan ziren.

Zaila da bi hitzetan laburtzea egun hauetan guztietan partekatu duen guztia, baina bere mezuan gehien nabarmendu dituen ideiak bildu ditugu:

  • Sultana eta Jaya familia sahararrek eta, zehazki, Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharako emakumeek jasaten dituzten giza eskubideen urraketen beste adibide bat baino ez dira. Sultana asko daude.
  • Errepresioa areagotu egin da Marokok 2020ko azaroan su-etena hautsi zuenetik.
  • Gobernuen jarrera-aldaketak ez dira berriak, 45 urte baino gehiago daramatzate batzuen zein besteen traizioak jasotzen. Horrek ez du eraginik izango Saharako bidezko kausaren aldeko konpromisoan, nazioarteko zuzenbideak babesten baitu.
  • Lurralde okupatuan giza eskubideen nazioarteko begiraleei sarbidea ahalbidetzea lor dezakeen bakarra presio politikoa da. Horregatik, dei egiten die euskal erakunde guztiei presioa egiten jarraitzeko.
  • Herrien lankidetzak gatazka konpontzen lagunduko duten estrategiak barne hartu behar ditu, ez gatazkaren ondorioak arintzea bakarrik. “Ez dugu laguntza eske jarraitu nahi gure baliabideak espoliatzen dituzten bitartean, pertsona eta herri gisa dugun duintasunari eragiten baitio”.
  • “Guretzat ez dago bizitzarik, ez dago askatasunik, independentziarik gabe. Borrokan jarraituko dugu lortu arte edo herri gisa hil arte. Edo herri gisa existituko gara edo izateari utziko diogu”.
Share  Partekatu