Gaurkotasun sahara
Su bolek argituko dute Zarauzko zerua Amabirjina egunean
03 Abu 2013
Sahararrei elkartasuna adierazteko ekimen ikusgarria antolatu da ehunka su bola zeruratuko direlarik
Abuztuaren 15ean Zarauzko zerua argiz bete ohi da eta aurten ere antzeko zerbait gertatuko da baina esanahi oso ezberdinarekin. Sortaldea eremuan aurkeztu dute 'Desioak sutan, Sahararentzat' izenburua daraman ekimen hau. Bertan, Gari Berasaluze kultur zinegotzia, Xabier Euzkitze Saharautzeko lehendakaria eta Itziar Iturri Euskal Fondoko ordezkariak abuztuak 15ean gaueko 23:00etan malekoian burutuko den ekimenaren xehetasunak eman dituzte.
Garik gogoratu zuen «azkenaldian entzun diren komentarioak aurten surik ez zela egongo Amabirjinetan esanaz oker dabiltza zeren inoiz baino su ederragoak ikusi ahal izango dira, ez artifizialak eta bai benetakoak. Eta gainera ekimen partehartzaile bat izango da. Edonork suak ikusteaz gain suak botatzeko aukera izango du. Ehunka su bola zeruratuko dira eta botatzen den bakoitza Saharautz Elkartearentzat ekarpen txiki bat izango da. Urte askotan haur sahararrak ekartzen lan asko egin dute eta nahiz azken urteetan baherakada bat izan zeruratzen den su bola bakoitza elkartasun keinu bat izan dadila nahi genuke Xabierrek eta Itziarrek ordezkatzen dituzten Saharautz eta Euskal Fondoko Sahara Koordinazio Unitatearentzat».
Udara honetan 320 haur 7 eta 12 urte bitartekoak Euskal Herrira etorri dira elkarte hauen eskutik (Saharautzek 7 banatu ditu gure artean) eta euren ordezkariak oso pozik azaldu dira ekimen hau burutzearekin. Euzkitzek zioenez, «guretzat opari bat izan da, hasieratik oso ideia polita iruditu zitzaigun. Alde batetik nik su bola hegalari hauen berri ez neukan eta oso ederrak iruditu zaizkit, bestetik ausarta da proposamena, su artifizialak kendu, horrek ekar dezaken traumarekin askorentzat, eta bere ordez ekimen interesgarri, berritzaile eta polit hau jartzea oso ondo ikusi dugu, gainera Sahararekin lotzea eta desioak sutan jartzea eta lotura mistiko bat eginaz su bola bakoitza Saharatik ikusiko duten izar bat izango dela irudikatuz, eta noski eskertzen dugu baita hortik aterako den dirua gure elkartearentzat izango dela baino gehiago eskertzen dugu gutaz oroitu izana eta saharar haur hauetaz oroitu izana».
Euskal Fondotik zetorren Itziarrentzat ere «aurkezten ari garen ekimen hau berria, polita eta partaidetza bultzatuko duena izango da eta ez dugu zalantzarik izan berarekin bat egiteko. Hemendik deialdia zabaldu herritar guztiei parte har dezaten. Gutxitan izaten da honelako ekimen batean parte hartzeko aukera zuzenean eta aitzaki ederra izango da Sahara gogoratzeko, herri honek pairatzen duen egoeraz arduratu eta gure laguntza behar dutela konturatzeko».
Bideo eta argazki lehiaketa
Abuztuak 15eko gauean gure zeruak izan dezaken itxura ikusgarria jasotzeko asmoarekin bideo eta argazki lehiaketa bat antolatu da. Hiru sari banatuko dira. Argazki onenari Sortaldean erakusgai dauden Takoetatik 5 aukeratu ahal izango ditu irabazleak. Bideo onenarentzat iPad mini bat zain izango da eta parte hartzaile guztien artean Juan Luis Mendizabal "Mendi"-ren kuadro bat zozketatuko da. Oinarriak ZuZarautz web orrian daude.

Aurkezpen bideoa ikusteko sakatu HEMEN
Iturria: http://www.diariovasco.com/v/20130803/costa-urola/bolek-argituko-dute-zarauzko-20130803.html

Partekatu