Gaurkotasun sahara

Sahararen Aldeko Euskal Karabana bere helmugara iritsi da

07 Eka 2022

Aurten ere zailtasunak ez dira falta izan

2022ko Sahararen Aldeko Euskal Karabana martxoan ateratzekoa zen. Gipuzkoa eta Bizkaiko trailerrak data horietan jaitsi ziren Alikanterantz. Pandemia osteko nabieren egoera, ordea, pandemia aurrekoaren oso bestelakoa zen eta ibilgailu handiak Aljeriara garraiatzeko aukerak oso eskasak. Hori dela eta, aurten, espero zena baino askoz gehiago atzeratu da laguntza humanitarioaren bidalketa.

Azkenik, maiatzaren 25 eta 31n ontziratu ziren ibilgailuak eta Tindufeko saharar errefuxiatu kanpamentuetarako bidaia guztiek elkarrekin abiatu zuten.

Datozen egunetan bidalitako material, jaki eta tresneria guztiak dagokion egitura eta auzoetan banatzen joango dira Saharar Ilargi Erdi Gorriko arduradunak eta Lankidetza Ministerioak.

Urtero bezala, karabana hori ezinezkoa izango zen erakunde, elkarte eta pertsona askoren elkartasunik, konpromisorik eta parte-hartzerik gabe. Eskerrik asko guztiei.
Share  Partekatu