Gaurkotasun sahara
Saharar Herriari laguntzeko proiektuak abiatu dira Gasteiztik
17 Ots 2014
Gasteizko SEADen Lagunen elkarteak adierazi du:
Ohi den bezala, Saharar herriarekiko Euskal Herriko elkartasunaren isla den karabana martxan da. Hiru kamioi trailerrek penintsula osoa zeharkatu ondoren, Alacanten Oranerako (Aljeria) barkua hartuko dute eta handik Tindufeko saharar errefuxiatu guneetaraino bide luzea egingo dute Aljeriako eta Mendebaldeko Saharako Ilgora Gorrietako langile eta boluntarioek gidatuta.
Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentziaren, Euskal Fondoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz ordaindutako kamioi horiek elikadura- laguntza eta Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe edo Arabako SEADen Lagunen Elkartea bezalako erakunde ezberdinen egitasmoen ekipamendu eta materialak garraiatzen dituzte. Besteak beste, mekanika tailer oso bat eraikitzeko materialak, Zornotzako EKIN enpresaren laguntzaz Auserdeko ospitaleko amaetxea energiaz hornitzekoak edo, FAES-FARMA laborategiak emandako farmakoak eramaten dituzte. Kamioak Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabeko boluntarioek eramango dituzte Alacanteraino.
Aipatu egitasmoen helburua, orain dela 40 urte eraiki ziren behin behineko kanpalekuetan oinarrizko bizi baldintza duin minimoak sustengatzea da, zeren gatazka konpontzeko erantzukizuna duten herrien (Marokoren, Espainiaren) eta NBEren borondate ezagatik, oraindik orain milaka familia saharar bizi baitira aipatu errefuxiatu guneetan.

Partekatu