Gaurkotasun sahara
Saharar Herriaren aldeko konzentrazioa
12 Aza 2009
Hitzordua azaroaren 13an, Moyua Plazan, 12:30etan (Bilboko Espainiako Gobernuko Ordezkaritzaren egoitzaren aurrean) izango da.
2009ko azaroaren 14ean, "Madrilgo Hiruarteko Akordioen" 34. urteurrena da; akordio honen bidez, Espainiako erregimen frankistak Mendebaldeko Saharako lurraldea Maroko eta Mauritaniaren artean banatzea nahi zuen, herrialde kolonizatzaile moduan zituen betebeharrak baztertu, eta Marokori lurraldea indarrez okupatzea baimenduz.
Marokoko ejerzitoa, zibilez osatutako Martxa Berdea delakoaren atzetik, Herri Sahararraren kontrako genozidio bat egiten saiatu zen, sahararrak beraien etxeetatik alde egitera behartuz eta Argelian errefuxiatu behar izan zirelarik; bertan, Errefuxiatuen Kanpamenduak eraiki zituzten eta Afrikako Batasunak eta 82 estatuk onartzen duten Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuten. Mendebaldeko Sahararan geratu zirenak ez zuten sorte handiagorik izan eta desagerpenak, atxiloketak, errepresio bortitza, tortura eta kartzela, .... sufritu behar izan zuten, gaur egun arte dirauena; pasa den urriaren 8an giza-eskubideen alde lan egiten duten zazpi saharar atxilotu zituzten Casablancan, Aljeriako Erefuxiatuen Kanpamenduetan dituzten familia-kideak bisitatzeagatik eta beraien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeagatik; orain, epaiketa baten zain daude, tribunal militar batek eapituko dituelarik, ustezko "monarkiari egindako goi-mailako traizio" batengatik.Estatu espainarra tragedia honen erantzule politikoa eta legala izaten jarraitzen du. Herri Sahararrak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea ez duen heinean, Espainiako Gobernuak tragedia honen erantzule politikoa eta legala jarraituko du izaten. Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharako sahararrek jasaten duten giza eskubideen ukazioa iraunkorrak eragindako sufrimenduaren nolabaiteko ardura ere badauka.Hori dela eta, Espainiako Gobernuari, hiritar gehienen nahia berea eginaz, historikoa den bere erantzukizunari hel diezaiola eskatzen diogu. Saharar Herriarekin duen zorrari erreparatu diezaiola eta aldi berean lurralde honen autodeterminaziorako eskubidea gauzatzea bideratuko duen prozesua abia dezala eskatzen diogu. Modu honen bitartez justua eta iraunkorra izango den bakea lortuko da. Estatu espainiarra, nazioarteko zuzenbidearen arabera aintzinako potentzia koloniala eta administratzailea dena, eta hurrengo sehilabetean Europar Batasuneko agintaritza izango duena, gaztazkaren konponketan dagokion paperaz jabetu behar da, aktore nagusi bezala Europar Batasuneko papera bultzatu behar du AEBetako administrazio berriarekin gai honen harira koordinaziorako ahalmenak sustatuz. Orokorrean ahaztuta dagoen Saharako Herriaren egoerari justua eta behin betikoa izango den irtenbide bat bilatzeari ekin behar dio behingoz.
Gaur herri sahararrari eskaintzen dizkiogun gure babesa eta elkartasuna berresten ditugu:
Gaur herri sahararrari eskaintzen dizkiogun gure babesa eta elkartasuna berresten ditugu:
- Mendebaldeko Sahararko koloniala potentziala bezala Espainiaren ardura historiko, politiko eta etikoa, zein bere egungo “bestaldera begira”-rako joera, soluzio faltsuak ere babestu ez dituenean, gatazkaren irtenbidea atzeratzen dute.
- Marokoren burugogorkeria dela eta gatazkaren usteltzea, bertan interes ekonomikoak dituzten beste herrialde batzuen isiltaun konplizeak babestua.
- Mendebaldeko Saharako okupaturiko guneetan Giza Eskubideen bortxaketa eta aktibisten zein zibilen aurkako errepresio kanpaina; gaur egun, giza eskubideen 7 aktibista daude auzitegi militar batek epai ditzan esperoan, ustez monarkiari traizioa leporatuta.
- Marokoko Erreinuari egiten zaizkion armen salmentarekin eta erabilera bikoitzerako materialaren salmentarekin amaitzea.
- Mendebaldeko Saharako aberastasun naturalen lapurtzearekin amaitu, 30 urteko okupazio marokiarraren ondoren, aski da. Deskolonizazioa egiteke duten lurraldeen kasuan dauden baliabide naturalen Nazioarteko Zuzenbideak esaten duenaren aurka aritu izan da denbora luzez.
- Marokoko Erresumari errepreioaren eta giza eskubideen bortxaketaren amaiera. Marokoko kartzeletan dauden eta sahararrak diren preso politiko guztien berehalako kaleratzea, era berean azkeneko astetan Casablancan (Saharako Errefuxiatuen Kanpamendura egindako bisita batetik bueltan) atxilotutako 7 giza eskubideen aktibistaen askatzea (monarkiari traizioa egitea leporatzen diete).
- Marokoko poliziak saharraren aurka egiten duen indarkeriaren salaketa, torturen amaiera eta sahararrak diren hiritarrei egindako epaiketen amaiera. Bereziki arestian aipaturiko 7 aktibistei auzitegi militar batean egingo dietena. Azken hauek bizitza arteko zigorra jasotzeko arrisku bizian daude.
Nazioarteko erakunde zein lurraldeen berehalako eskuhartzea ezinbestekoa da. Mendebaldeko Sahararen Erreferenduma gauzatzeko Nazio Batuen Misioak (MINURSO) sahararren GGEEak babestu ditzala eta nazioarteko ikuskatzaile eta hedebideen presentzia lurralde okupatuetako babesik gabeko saharar biztanleriaren defentsarako izan daitezela.
Gure borrokan ez dugu etsiko behar den bezala justuzia bete arte eta herri honek bakean bizia ahal izan arte. Familiak bakean bizi ahal izango diren lurraldea, harresirik gabekoa eta aramarik gabekoa.
Deialdia: Gazte Yal-Lah Ekimena, Sahararen Aldeko Euskal Elkarteen “Otsailak 27” Koordinakundea eta Saharar Etorkinen Elkartea.
Gure borrokan ez dugu etsiko behar den bezala justuzia bete arte eta herri honek bakean bizia ahal izan arte. Familiak bakean bizi ahal izango diren lurraldea, harresirik gabekoa eta aramarik gabekoa.
Deialdia: Gazte Yal-Lah Ekimena, Sahararen Aldeko Euskal Elkarteen “Otsailak 27” Koordinakundea eta Saharar Etorkinen Elkartea.
Iturria: Euskadiko GGKEren Koordinakundea


Partekatu