Gaurkotasun sahara

Saharar Herriaren aldeko Euskal Elkartasun Karabana - Piztu Itxaropena

18 Ots 2010
Saharar Herriaren aldeko VI Elkartasun Karabana otsailaren 20an irtengo da Gasteiztik
Urtero bezala janari eta konpresa bilketak egin dira Euskal Erkidego Autonomoko herrietan; aldi berean, bildutako guztia Kanpamenduetaraino garraiatzeko bigarren eskuko kamioiak erosteko deialdia egin zaie udalei eta beste erakunde publikoei.

Ibilgailu guzti hauek Buesa Arenako aparkalekuan egongo dira ikusgai eta 10.30tan ospatuko den prentsaurrekoaren ondoren Alakanteruntz irtengo dira.

Guztiak Karabanaren irteera ekitaldian parte hartzera gonbidatuak zaudete.
Share  Partekatu