Gaurkotasun sahara
SAHARAR HERRIAREKIKO ELKARTASUN ASTEA
18 Ots 2010
Egunak: 2010eko otsailaren 20tik 27ra. Bilbon, Donostian eta Gasteizen
Bir Lehlun aldarrikatu zuten 1976ko otsailaren 27an Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra. 2010ean hogeita hamalau urte beteko dira eta saharar herriak erbestean ospatuko du egun haren urteurrena. Hori dela-eta, Euskadiko hiru hiriburuetan antolatu ditugu zenbait jarduera saharar herriari euskal herritarren elkartasuna adierazteko. Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira ekitaldiak, herritarrei Mendebaldeko Sahararen egoera zein den jakitera emateko eta egoera hori salatzeko.
Marokok okupatu zuen modu ilegalean Mendebaldeko Sahara eta nazioarte mailan ez da egon bidegabekeria horri aurre egiteko borondate politikorik. Horiek horrela, saharar asko errefuxiatuentzako kanpalekuetan bizi dira; eta bai kanpaleku horietan, bai Marokok modu ilegalean okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan gizaki askoren drama gertatzen ari da; izan ere, modu sistematikoan zapaltzen dituzte milaka sahararren giza eskubideak. Egoera urtetik urtera txarragoa da. Saharar Herria (200.000 pertsona) abandonatua geratu zen basamortuan orain 34 urte eta ordutik eutsi egin dio eta euren herrira noiz itzuli ahalko den itxaroten ari da ordutik. Lurralde hartako baliabide naturalak ustiatzen ditu Marokoar Estatuak bien bitartean. Herritarrok lagundu behar diogu saharar herriari askatasuna lortzen, sahararren kausaren alde eten gabe eginez.
Hona hemen programa:
GASTEIZEN
LARUNBATEAN, OTSAILAK 20: Sahararekiko Elkartasunaren VI. Euskal Karabanaren irteera.
ASTEAZKENEAN, OTSAILAK 24: Hitzaldia: Inés Miranda (Aminatou Haidarren abokatua) eta Juan Soroeta (EHU-ko Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea), Artiumen “Ekialde-goikoa” gelan, 19:00etan.
ASTEAZKENEAN, OTSAILAK 24: Aziza Brahim&Gulili Mankooren kontzertua, Artiumen “Ekialde-goikoa” gelan, 20:15ean.
BILBOn
ASTEARTEAN, OTSAILAK 23: Hitzaldia: Inés Miranda (Aminatou Haidarren abokatua) eta Juan Soroeta (EHU-ko Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea), Bilborocken, 19:00etan.
ASTEARTEAN,OTSAILAK 23: “Hodeien Seme Alabak” erakusketa, giza eskubideen egoera Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan.
ASTEARTEAN, OTSAILAK 23: Aziza Brahim & Gulili Mankoo eta
Oreka TXren kontzertua, Bilborocken, 21:00etan.
LARUNBATEAN, OTSAILAK 27: Saharar bandera jasoko dute Arriaga Antzokiko plazan.
DONOSTIAN
OSTEGUNEAN, OTSAILAK 25: Hitzaldia: Inés Miranda (Aminatou Haidarren abokatua) eta Mami Brahim (Afapredesako kidea). Udaleko Batzar Aretoan, 19:00etan.
OSTEGUNEAN, OTSAILAK 25: “Hodeien Seme Alabak” erakusketa, giza eskubideen egoera Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan. Udaleko Batzar Aretoan.
LARUNBATEAN, OTSAILAK 27: Saharar bandera jasoko dute udaletxean.

Partekatu