Gaurkotasun sahara

SAHARAR BATASUN NAZIONALAREN EGUNA OSPATUKO DA DONOSTIAN

10 Urr 2012
Urrian 12an Saharar Batasun Nazionalaren eguna ospatzen da. Sahararren egun handia larunbatean, urriak 13, ospatuko dugu eta horretarako jarduera ezberdinak antolatu dituzte Gipuzkoako Sahararren Elkarteko kideek, Donostiako SEADren lagunen Elkartea eta Euskal Fondoako Sahara Koordinazio Unitatearen laguntzarekin.
Gune nagusia Donostiako Boulevarrean izango da, kiosko aurreko zabalgunean. Eguerditik Aurrera bi haima izango dira bertan non tea hartzeko aukera izango dugun.
Programa honokoa da:
  • 13:00tan elkarretaratzea Mendebaldeko Sahararen auziaren behin-betiko irtenbidea eskatuz
  • 14:00 bazkaria
  • 16:30tan, Kutxak Andia kalean duen egoitzan, “El maestro saharaui” filma ikusi ahal izango dugu eta protagonistetako bat bertan izango da
  • 18:00tan musika ekitaldia Boulevarrean Najat abeslari sahararraren eskutik
Bertan izango zarela espero dugu!
Share  Partekatu