Gaurkotasun sahara

Sahara Donostiako Zinemaldian

21 Ira 2015

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia aprobetxatuz datorren larunbatean, hilak 26, saharar gaia lantzen duten pelikula sorta bat eskainiko dute. 

Larunbatean, hilak 26, Kutxabankek DONOSTIAko Andia kalean duen egoitzan, ondoko pelikulak ikusteko aukera izango dugu:

  • "Life is waiting. Referendum and resistance in Western Sahara". Ipar ameriketan egina, 58 minutuz saharar auziaren historia lantzen du
  • "Abidin Kaid Saleh" Mendebaldeko Saharako Ikus-entzunezko Formazio Eskolako ikasleek egindako 3 eta 5 minututako bi laburmetrai
  • "Musawat". Smaran dagoen Ezgaitasuna duten haurrentzako hezkuntza integraleko Zentruari buruzko 20 minutuko dokumentala

Doako sarrera, eserlekuak osatu arte

Share  Partekatu