Gaurkotasun sahara

"Piztu Itxaropena"; Sahararen aldeko X. Euskal karabanaren irteeera

19 Ots 2014
"Otsailak 27" Koordinakundearen adierazpena:
 
Hurrengo otsailaren 22an Karabana Laudiotik (atxikituta dago planoa) irtengo da.
Aurtengo karabanan elikagai-laguntza eramango duten “Otsailak 27” Koordinakundeak 2. eskuko erosi dituen bost trailerrek eta ardatz zurruneko  bi kamioik parte hartuko dute, baita Bilboko Udalak emandako 2 autobusek eta Sopelako Udalak beste Land Rover batek ere.
 
Karabanak  garraiatuko duen laguntza 200 tonakoa izango da,  non  elkartasun handiz  saharar errefuxiatuen kanpalekuetarako bilketa publikoan lortu diren elikagaiak dauden.
 
 
Aurkezpena Laudion izango da otsailaren 22an, larunbata, goizeko 10tan. Han egongo dira, besteak beste: Euskadirako saharar Ordezkaria, “Bakea eta askatasuna saharar herriarentzat” Taldearteko legebiltzarkideen ordezkariak, Aiara Ibarreko udal ordezkariak  eta “Otsailak 27” Koordinakundearen Lehendakaria.
 
Behin aurkezpena amaituta, 10:30ean gutxi gorabehera, Karabana Alakanterantz abiatuko da, handik Oranerantz ontziratzeko eta hemendik, azkenean,  Algeriako Tindufen dauden saharar errefuxiatuen kanpalekuetaraino.
 
Karabana honek daraman zama saharar errefuxiatuentzako elikagaiak dira bereziki, baina  horrezaz gain badago hainbat Elkartek Saharar Kanpalekuetan orain dituzten Proiektu solidarioetarako materiala ere.
 
Aurreko urteetako Karabanetan  bezela, bai elikagaien bilketa zein ibilgailuetako kargaketa bolondresek egiten dituzte. Halaber, garraio-ibilgailuak gidari boluntarioek  ere gidatzen dituzte.

Share  Partekatu