Gaurkotasun sahara
"Oporrak bakean" ongietorri jaialdia
07 Uzt 2010
Beste behin ere, Tindoufeko errefuxiatu-kanpamentuetatik (Aljeria) datozkigu haur saharauiak “Oporrak Bakean” gurekin ematera. Umeen etorrerak Mendebaldeko Sahararen arazoak 34 urte pasatu ondoren, oraindik ere, konpondu gabe jarraitzen duela gogorarazten digu.
Herri saharauiak daraman autodeterminazio-eskubidearen aldeko borroka etengabe eta baketsua eredugarri eta erreferente argia da, Herrien eskubideen aldeko borrokan. Batetik, Aljeriako kanpamentu horietan, saharauiek jasaten dituzten bizi-baldintza gogorrengatik eta, bestetik, Marokok legez kontra okupatutako lurraldeetako herritarrek jasaten duten errepresio bortitza eta krudelagatik.
Horregatik Herri saharauiaren aldeko euskal elkarteetatik animatzen zaituztegu, zuok, ume horien harrera familiak, uda honetarako antolatutako ekintzetan parte-hartzera. Gogoan izan ume saharauiak euren herriaren enbaxadoreak direla eta ekintza horien buru izan behar dutela.
Uztailaren 14an, asteazkenean, Frantziako Errepublikaren egunarekin batera, Bilboko Kontsulatu frantsesaren aurrean egingo dugun kontzentraziora deitzen dizuegu. Berau arratsaldeko 6etatik 7etara izango da. Moyua enparantzatik denok elkarrekin abiatuko gara. Frantziak, Segurtasunerako Kontseiluko lehentasunezko kide gisa, ezarritako betoa salatzeko. Horrek zera galarazi du: NBEaren azken ebazpenak, Marokok okupatutako lurraldeetan, saharauien Giza Eskubideak betetzen ote diren behatzeko zeregina MINURSOren funtzioen artean sartzea.
Uztailaren 18an, igandean, “Oporrak Bakean”en Ongietorri-festa ospatuko dugu Amurrion (Araba). Goizeko 11etan hasi eta arratsaldeko 6:30ak arte hainbat ekintza izango ditugu: haur-jolasak, tailerrak, musika, emanaldiak, ekitaldi politikoa eta herri-bazkaria (bazkarirako aurretiz eman behar da izena, 14a baino lehen, 653739732 telefonora deituz edo posta elektroniko honetara idatziz: koordinadora27febrero@gmail.com). Anima zaitezte eta etorri, bertan izango gaituzue zain!
Irailaren 4an, azken urteetan bezala, manifestazioa Bilbon. Ume saharauiekin batera, saharauien eskubideak aldarrikatuko ditugu, Bilboko erdialdean zehar. Beste behin ere eskatuko diogu Espainiako gobernuari har ditzala behingoz bere erantzukizunak eta estutu dezala Maroko, nazioarteko legedia bete dezan eta ken dezan Mendebaldeko Sahararako erreferenduma egitekoa blokeoa, irtenbide bakarra, bestalde, saharauientzat. Arenaletik, Arriaga ondotik, irtengo gara goizeko 12etan, Moyua enparantzara joan eta itzuli egingo gara.
Uda on eta elkartasunez betetakoa opa dizuegu.
S.E.A.D.en Aldeko ‘OTSAILAK 27’ Euskal Elkarteen Koordinakundea

Partekatu