Gaurkotasun sahara
"Oporrak Bakean", 439 haur saharaui Loiura helduko dira larunbatean, uztailak 11.
09 Uzt 2009
Datorren larunbatean, uztailak 11, Tindufeko errefuxiatu saharauien kanpamenduetatik datozen 439 haur helduko dira gure herrietara. Polisario Frontearen Ordezkaritzaren deialdiari erantzunez familia ugari animatu dira Egitasmoaren edizio berri honetan parte hartzera.
EUSKAL FONDOAk haurren harreran parte hartuko du Polisario Frontearen Ordezkaritza eta Sahararen aldeko elkarteei logistika eta antolakuntzan lagunduz.
Haurrok bi hilabetez harrera familiekin egongo dira eta irailaren 10 eta 11 artean -bizi diren kanpamenduaren arabera- kanpamenduetara itzuliko dira. Egonaldiak elikadura gabeziak konpentsatuko ditu, mediku azterketak egingo zaizkie eta beste errealitate bat ezagutuko dute, haien senitartekoak, lagunak eta azken finean euren bizitza duten kanpamenduetan bizi denaren ezberdina.

Partekatu