Gaurkotasun sahara

"Memoriaren lekukoak" dokumentalaren aurkezpena

01 Api 2014
Aste honetan, Donostiako XII. Giza Eskubideen  Zinemaldiaren baitan, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Hegoa Institutuak Mendebaldeko Saharan giza eskubideen alorrean diharduten lanari buruz produzitu duten dokumental berria estreinatuko da.
Eztizen Miranda-k (UPV eta Aranzadi) editatutako dokumental honetan jarraipena ematen zaio lehen “Egiaren hazia” titulupean argitaratutakoari. Horrela, 2013ko azaroan, desagertutako zortzi beduinoren hobiak aurkitu eta bost hilabetetara, Euskal Unibertsitateak, Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak osatutako taldea Mendebaldeko Saharara itzuli zela kontatzen du, gorpuen hobitik ateratzea eta hondarrak bere senideei itzultzera.

Dokumentalaren aurrerapena ikusteko:  http://multimedia.hegoa.ehu.es/es/videos/46

EGIAREN HAZIA: Asteazkena, apirilak 2, 18.00 h-etan, Okendo Kultur Zentroko Ospakizun-Aretoa (doako sarrera)
 
MEMORIAREN LEKUKOAK: Larunbata, apirilaren 5a, 22.30 h-etan Victoria Eugenia Antzokian.

Share  Partekatu