Gaurkotasun sahara
MEHERIS: Izan litekeen itxaropena: hobi komunak eta identifikatutako lehen desagertu sahararrak
12 Ira 2013
Pasa den asteartean, irailak 10, Imanol Landa –Euskal Fondoako presidenteak-, Martin Garitano –Gipuzkoako Ahaldun Nagusia- eta Donostiako alkate den Juan Karlos Izagirre, “Meheris, izan litekeen itxaropena” izeneko Mendebaldeko Saharan giza eskubideen bortxaketei buruzko ikerketaren aurkezpen ekitaldiaren buru izan ziren.
Txostenak ikerketa taldeak, auzitegi taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko laborategi genetikoak 1976ko otsailan Fadret Leguiaan, Amgala eta Meheris inguruan, desagertutako saharar pertsona batzuei buruzko kasuaren inguruan lortutako aurkikuntzak biltzen ditu. Ikerketa sakon baten emaitza da; Mendebaldeko Saharan jasandako giza eskubideen bortxaketei buruzko azterketa orokor baten emaitza. 2012an Hegoa Institutuak argitaratutako “Memoriaren Oasia: Memoria historikoa eta Giza Eskubideen urraketak Mendebaldeko Saharan” (Carlos M. Beristain eta Eloisa Gonzalez) ikerketaren jarraipena. Jarraipen honek garai hartan atxilotu eta desagertutako pertsona batzuen kasua aztertu du.
Ikerketa Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean egin dute eta ondorengoak jasotzen dira bertan: kasuaren berreraikitzea desagertuen familien eta gertaeren lekukoen testigantzan oinarrituta; ikerketa antropologiko, auzitegi eta genetikoa; eta desehorzketen eta Mendebaldeko Saharan desagertuen bilaketen inguruko oinarri juridikoak.
Ondorioek gertaeren egiatasuna adierazten dute, familiek eskatzen duten biktimen errekonozimendua, justizia eta ordaina aldarrikatzearekin batera. Giza eskubideen errespetua Saharako gatazkaren irteera politikoaren oinarria dela seinalatzen amaitzen du, egiarako eskubidea eta oraindik desagertutako 400 pertsona baino gehiagoren senideen duelu eskubidea aitortuz
Carlos Beristainek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko presidente Paco Etxeberriak, Elghalia Djimy giza eskubideen ekintzaile sahararrarekin batera, lana zehaztu zuten. Etxeberria doktoreak bere hitzaldia ekitaldira bertaratutakoen artean Urumea ibaiaren hareetan aurkitutako desagertu baten senide bat zegoela esanaz hasi zuen. "Sahara basamortuko hondar hori hurbileko eta ezaguna egin zitzaigun, izan ere giza eskubideei dagokionez ez dago ez mugarik ez distantziarik".

Txosten osoa ikusteko:
http://mm.hegoa.efaber.net/videos/30/Meheris._La_esperanza_posible.pdf
“Egiaren hazia” bideoa ikusteko: https://vimeo.com/74376810
Hemeroteka:
http://paperekoa.berria.info/mundua/2013-09-11/002/001/desagerraraziak_argitara.htm
http://paperekoa3.berria.info/albisteak/83593/aranzadik_frogatu_du_marokoko_armadak_sahararrak_hil_zituela.htm
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/09/11/sociedad/euskadi/la-exhumacion-de-ocho-cuerpos-evidencia-ejecuciones-extrajudiciales-en-el-sahara
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130911/pri01.pdf
http://www.diariovasco.com/20130910/local/estudio-documenta-ejecucion-beduinos-201309101612.html
http://politica.elpais.com/politica/2013/09/10/actualidad/1378768488_411778.html
http://politica.elpais.com/politica/2013/09/10/actualidad/1378845780_750837.html?rel=rosEP

Partekatu