Gaurkotasun sahara

Marokok El Aaiun-era sarrera debekatu dio UNMS-Saharauien Batasun Nazionala indartzeko Euskal Sareari.

27 Eka 2014
UNMS-Saharauien Batasun Nazionala indartzeko Euskal Sarearen prentsa-oharra
Gobernu Marokoarraren ordezkariek, ekainaren 27, ostiralean, Mendebaldeko Saharako hiribururako sarrera debekatu diete Euskal Sareko lau ordezkariri – Rosa Baltar Cabo, Amaia Cabero Saizar eta Erresuma Batutik zetozen bi lagunei-. Marokok ilegalki okupatutako lurraldeetako, errefuxiatu-kanpamentuetako eta Euskal Herriko emakumeen arteko sareak sortzeko asmoz bidaiatzen zuten. Oraingo honetan proposamena elkartasun feministatik ikasketa komunak trukatzean eta partekatzean oinarritzen zen.

Euskal Sareko ordezkaritzak Marokoren aldetik herri sahararrarekiko elkartasunak eta adiskidetasunak jasandako tratamendua salatzen ditu: “zain genituen, bidaiatuko genuela bazekiten eta hegazkinetik jaistea ere ez digute baimendu, gainera sarrera ukatzearen arrazoirik ere ez digute eman“. Maroko emakumeen eskubideen kontra dago eta gaur erakutsi duena mantentzen duen blokeoaren adibide argia da.

UNMS-Saharauien Batasun Nazionala indartzeko Euskal Sareak harresiaren bi aldeetako emakumeekin lan egiten jarraituko duela berretsi du,  eta nazioarteko komunitateari deia luzatu dio okupazio marokoarra amaitzeko konpromisoa har dezan.

Share  Partekatu