Gaurkotasun sahara
Maiatzak 20 ospakizuna
14 Mai 2009
“Otsailak 27” Sahararen aldeko Euskal Koordinakundeak maiatzak 20ko ospakizuna dela eta maiatzaren 16an Bilbon ospatuko diren ekitaldietan parte hartzeko deialdia zabaltzen dizuegu. Antolatu dituzten ekintzen artean “Estrella Polisaria” musika taldearen emanaldia izango da 12:00etan eta manifestazioa 13:30tan.
Datorren maiatzaren 16an, Mendebaldeko Sahararen independentziaren alde Polisario Fronteak borroka hasi izanaren XXXVI. urteurrena dela eta guztiok Bilboko Arenalean biltzeko dei egin da. Ondorengo egitaraua izango da:
10:00-12:00 Saharako joko herrikoiak (adin guztientzat)
Kartel eta informazio panelen erakusketa, te dastatzea
12:00-13:30 “Estrella Polisaria” taldearen kontzertua
13:30-14:30 “Okupatutako Saharan giza eskubideen urraketarik ez” lemapean manifestazioa
(Arenaletik Moyua plazara, eta buelta)
14:30 Agiri irakurketa
15:00 Amaiera
Goizean zehar Arenalean haima bat izango da.

Partekatu