Gaurkotasun sahara
Lotsaren Harresia ez dadila Isiltasunaren Harresia bihurtu
10 Aza 2009
Mendebaldeko Saharako familiak isolatu eta beraien lurraldea zatitzeko 1980an eraikia, 2.720 kilometroko luzera du eta 160.000 armadun soldaduekin, artileri astuneko 240 bateriekin, 20.000 kilometro baino gehiago arantzadun alanbrearekin, milaka ibilgailu blindatuekin eta nazioarteko hitzarmenek debekatutako pertsonen aurkako milioika minekin babestua dago.
Marokoren “defentsarako harresiak”, egun Lotsaren Harresia bezala ezagutzen denak, ehunka biktima eragin ditu bere bi aldeetan, Saharako herritarrei beraien herrian aske ibiltzeko dagokien bidezko eskubidea eragotziz.
Berlingo harresiaren erorketaren 20. urteurrena dela eta, astelehenean -azaroak 9- ETBko informatiboetan oraindik zutik dirauten harresiei buruzko erreportaje txiki bat eman zuten, euskaraz zein gazteleraz. Horrela, bi Koreak banatzen dituen harresia ikusi ahal izan genuen, Mexiko eta EEBBak banatzen dituena, Nikosiako harresia, Belfasteko harresien hondarrak… eta beste hainbeste, arantzadun alanbre, erreten, mina, munizio eta soldadu bitartez oraindik ere gizadia desafiatzen dutenak.
Txundituta utzi gintuen Lotsaren Harresia, nazioarteko komunitateak ondo ezagutzen duen errealitatea, ez ikusteak. Aipamen txiki bat ere ez euskaldunok gehien bisitatzen dugun harresiari buruz. Lotsaren Harresia urtero ehunka pertsonek –erakunde ordezkariak zein gizarte zibileko ordezkariak- bisitatzen dute, Lotsaren Harresira Bakearen aldeko Martxan parte hartuz Marokoren okupazioarekiko gaitzespena adierazteko.
Ez dugu ezagutzen omisio honen arrazoia.
Iritzi publikoak konpartitu eta hain barneratua duen Saharar Herriarekiko euskal elkartasunaren izenean, Lotsaren Harresia Isiltasunaren Harresia bilaka ez dadila exijitzen dugu; ignominia honen bi aldeetan bizirauten duten milaka sahararrei buruzko eguneroko isiltasun informatiboa areagotu ez dadin.
Itziar Iturri Arrazola
Sahara Koordinazio Unitatea
EUSKAL FONDOA

Partekatu