Gaurkotasun sahara

Liburuaren Aurkezpena: "Sahara Occidental; la persistencia de las Violaciones de los Derechos de un Pueblo"

24 Eka 2008

Liburuaren aurkezpena, hitzaldia eta dokumentala

Saharar Preso eta Desagertuen Senideen Elkarteak liburu berrian aurkezten duenez, marokoar okupazioaren pean saharar herria nozitzen duen egoera latza nabarmen larria da. Zenbait akademikoren ekarpenak biltzen dira, Mendebaldeko Saharan justizia egin dadin eta sahararren eskubide pertsonal eta kolektiboak errespeta daitezen. AFEPREDESAko ordezkariak bertan izango ditugu.

“Un Grito en el Sahara” dokumentala ikusi ahal izango dugu eta ondoren solasaldia egongo da Fatimetou Mustafa Hnini, desagertutako saharar baten alaba, eta Mohamed Ahmed Laabeid, Afapredesako ordezkariaren esku.

Noiz: 2008ko ekainaren 26an

Non: Okendoko Kultur Etxean. Donostia

Ordua: 19:30

AFAPREDESA

Tlf: 619 832632

E-mail: afapredesa@afapredesa.org

Share  Partekatu