Gaurkotasun sahara

Irailaren 5eko MANIFESTAZIOA: "HERRI SAHARAUIAK BERE HERRIALDEAN BIZITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE"

03 Ira 2009
Zita Bilbaon da, Arenalean, 12.30etan


Datorren irailaren 10 eta 11n itzuliko dira Tindufeko Errefuxiatuen Kanpamenduetara "Oporrak Bakean" gurekin pasatu duten ume saharauiak. Azken bi hilabete hauetako egonaldiak gogorarazi digu Mendebaldeko Sahararen auzia oraindik ere konpondu gabe dagoela.

Marokok behin eta berriro, eta inongo lotsarik gabe, urratzen ditu Giza Eskubideak, legez kontra okupatutako Saharan: herri xehearen kontrako errepresioa gero eta gogorragoa, latzagoa da, gero eta bidegabeki kondenatutako preso gehiago dago, Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetako egoera eta baldintzak gero eta latzagoak dira.

Hori guztia nazioarteko herrialdeen konplizitate pasiboaren pean: oraindik ez dute Maroko NBEk hartutako ebazpenak betetzera behartu, Herri Saharauari autodeterminazio-eskubidea aitortzen dioten ebazpenak.

Horregatik guztiagatik S.E.A.D.en Aldeko “OTSAILAK 27” Euskal Elkarteen Koordinakundeak datorren irailaren 5eko manifestaziorako deia egiten du, honako lelo pean:  

“HERRI SAHARAUIAK BERE HERRIALDEAN BIZITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE”

Egun horretan, neska-mutil saharauiak eta bertoko familiak, denok batera, kalera irtengo gara Aski da!, Nahiko da! Oihukatzera. Herritar guztiei gogoraraziz ume horiek euren herrialdean, Mendebaldeko Saharan, euren familiekin eta askatasunean bizi behar dutela, horretarako eskubidea dutela, behin eta berriro urratutako eskubidea.

S.E.A.D.en Aldeko ‘OTSAILAK 27’ Euskal Elkarte Koordinakundea
Coordinadora Vasca de Organizaciones Solidarias con la R.A.S.D. ’27 DE FEBRERO’
E-mail:  koordinadora27febrero@gmail.com

Share  Partekatu