Gaurkotasun sahara

Intsumisak: emakumeak borrokan Mendebaldeko Saharan

20 Api 2023

Intsumisak dokumental laburraren aurkezpena maiatzaren 4an Bilboko Azkuna Centerreko Golem zinemetan

Emakume sahararren erresistentzia-historia inflexio-puntuz beteta dago. 2022. urtea ez zen desberdina izan, baina pandemia, gerrara itzultzea eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan haien bizitzaren gaineko setio berritua gorabehera, Marokoko indarrek 1975 eta 2021 artean egindako giza eskubideen urraketen 81 testigantza berreskuratzen dituen txosten bat ekoitzi eta kaleratu zuten nazioartean.

Txostena Emakume Sahararraren Gunea (EMSTO) eratu duen giza eskubideen defendatzaile diren emakume sahararren talde batek eta Hegoa Institutuak elkarlanean egindako ikerketaren emaitza izan da, eta Euskal Fondoa – Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen Elkartearen laguntza izan du.

Gertatutako guztia argitan jarri txostenaren bidez, grafiko, estatistika eta kontakizun zehatzekin, lehen aldiz, beren amei, arrebei eta alabei berariaz eragindako indarkeriaren hedadura eta larritasuna ezagutzera eman ziren.

Ekintzaileen esperientziekiko begirada sentikor eta hurbilarekin, animazioak eta ezagunak ez diren datu estatistikoekin osatuta, Insumisas dokumentalaren helburua ekimen horretan parte hartu eta hura ahalbidetu duten emakumeen istorioak kontatzea da, haien biktima, ikertzaile eta ekintzaile rol hirukoitza ikusaraziz.

Emakume horien erresistentzia esperientzia apartari omenaldi bat eraikitzeko hiru ekintzaile eta bi diplomatiko sahararren kontakizun eta memorietatik abiatzen da filma, Sultana Jayak dioen bezala, bere herriarentzat ez ezik, munduan askatasunaren eta justiziaren alde borrokatzen duten pertsona guztientzat eredu eta inspirazio direnak.

Insumisas dokumental laburra maiatzaren 4an estreinatuko da, 19:00etan, Bilboko Golem Alhondiga zinemetan. Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, Irantzu Mendia Azkue ikertzaileak, Hegoa Institutuko zuzendariak, Gertatutako guztia argitan jarri txostenaren ondorio nagusiak azalduko ditu. Jarraian, Pilar Kaltzada kazetariak moderatutako solasaldia zabalduko da, El Ghalia Djimi saharar aktibista eta Laura Dauden dokumentalaren zuzendariaren parte hartzearekin.

Aurkezpen ekitaldi honek Euskal Fondoaren babesa eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren eta Bilboko Udalaren laguntza ditu.

Sarrera librea izango da lekua bete arte, baina Euskal Fondoaren bidez erreserbak egin daitezke: ucs-sku@euskalfondoa.eus – 606 775 429

Share  Partekatu