Gaurkotasun sahara

HERRI SAHARAUiAREN GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO ASTEA, APIRILA 2010

23 Mar 2010
Ezaguna da dagoeneko Herri Saharauiaren lagunak diren Nubi eta Iesbaa elkarteok hona Herri Saharauiaren aldeko lana egiten dugula duela zenbait urtetatik. Bai Argeliako Tindouf herrian dauden Errefuxiatu Kanpamentuetan, bai Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharan bertan.
2009ko irailean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia egiteko eta Herri Saharauiak bizi duen gatazka zuzenean ezagutzeko aukera izan genuen.

30 urte baino gehiago dira Mendebaldeko Sahara Marokok hartu zuenetik.

1991 urtetik su-etena egon arren, egunetik egunera Giza Eskubideen bortxaketek jarraitzen dute.  Egunero kartzelaratuak, bortxatuak, torturatuak dira saharauiak.

Apirilaren 12tik 16ra bitartean Mendebaldeko Saharan egunero gertatzen denaren berri emango dugu ekintza ezberdinen bitartez.

EGITARAUA:

APIRILAK 12 ASTELEHENA
19:00 h. Aretxabaletan “Un Grito desde el Sahara” dokumentala Arkupe Kultur Etxean. Mundubatek eskainita.

APIRILAK 13 ASTEARTEA
18:30 h. Arrasateko Biteri Eskola Nagusian AFAPREDESAren (Saharaui Preso Desagertu eta Senitartekoen Elkartea) hitzaldia Mendebaldeko Saharako biztanleriaren egoeraren inguruan.

APIRILAK 14 ASTEAZKENA
19:00 h. Oñatin “Un grito desde el Sahara” dokumentala kultur etxeko areto nagusian. Mundubatek eskainita.
    
APIRILAK 15 OSTEGUNA
21:00 h. Eskoriatzan afari-tertulia Mendebaldeko Sahararen egoeraren inguruan, Elizoste Elkartean.
(ordainketa borondatezkoa da, jarlekuak mugatuak daude, apuntatzeko deitu 626 63 91 64 edo 685 72 48 17)

APIRILAK 16 OSTIRALA 
20:30 h. Arrasaten Ismael Serranoren kontzertua Amaia Antzokian.
Sarrerak: www.kutxa.net   
Share  Partekatu