Gaurkotasun sahara

"Helburua Fisahara" argazki erakusketaren inauguraziora gonbidapena

07 Ira 2009
Ostirala, irailak 11, 17h00tik aurrera Kutxa Boulevard Aretoan (Alameda del Boulevard 1, Donostia) inauguratuko den Helburua Fisahara argazki erakusketara atseginez gonbidatzen zaitugu
Objetivo Fisahara delakoan istorioak ehundu, kontakizunak gainjarri eta jendearen bizitzak gurutzatzen dira… argazkigintzak, hitz idatziak edo zinemak oraindik islatu eta eralda ditzaketelakoan bizi ditugun errealitate asko.

Ez bakarrik, baina Zinema-jaialdi baten historia ere kontatzen da, ahalegin handiz eta sei edizioren ondoren, zinema planetako bazterrik urrunenetako batera eramatea lortzen baitu. Eta urrun dago, ez bakarrik basamortuan dagoelako, baita nazioarteko ahanzturagatik eta saharar herriak bizi duen informazio-bazterketagatik, Aljeriako hegoaldean hogeita hamar urteko erbestaldiaren ondoren. Eduardo Galeanoren Muros testua da erakusketaren hari gidaria, eta oso argi nabarmentzen du lurrak kendu eta iheslari-eremuetan bizitzera behartu zituztenek pairatzen duten bidegabekeria. Testuaren atze oihal politikoa bost argazkilarik Per Rueda, Sergio Caro, Joss Barratt, Manuel Fernández eta Casper Hedberg, eta Sergio Catá, Félix Piñuela, Javier Corcuera eta Fernando León errealizadoreek lagatako irudiekin uztartzen da; beren istorioak kontatzen dituzte, zinemaldiak suposatzen duen erronkak erakarrita joan zirelarik bertara, gertaera epiko hau dokumentatzeko helburu bakarraz.

Irudi hauek harea sentiarazten digute, han bizi direnen eta bertara joaten direnen arteko hurbiltasuna eta gogo-kidetasuna, eguzkiaren beroa, aire zabaleko emanaldiak gaueko giro hotzean, argi-izpia basamortuko iluntasunaren erdian, sorgailutik irteten den magia eta ezinezkoa dirudienaren lorpena. Aurpegiak emozioz, barre-algaraz edo negarrez argitzeko gaitasunaz hitz egien digute irudiek, eta badagoela adierazten du, gu guztiontzat komuna den zerbait, guztiok artearen inguruan isiltasun adierazgarri horretan elkartzen gaituen zerbait.

Sandra Maunac eta Mónica Santos – Masasam – Sorkuntza guneak
Koordinatzaileak

Share  Partekatu