Gaurkotasun sahara

Eusko Legebiltzarreko Talde-artekoak Aminetu Haidar bisitatu du

03 Abe 2009
Gaur, Aminetu Haidarrek, Mendebaldeko  Saharako giza-eskubideen aldeko ekintzailea eta 18 egunez gose greban jarraitzen duena Lanzaroteko aireportuan, Eusko Legebiltzarreko 'Bakea eta Askatasuna Sahararako' Talde-artekoaren elkartasuna jaso izan du. Hurrengo legebiltzarkideak dira Lanzaroteko aireportu honetara etorri direnak: Jesus Loza (PSE), Nerea Antia (EAJ), Mikel Basabe (Aralar) eta Carmelo Barrio (PP). Aminetu Haidarrekin izandako batzarrean Eusko Legebiltzarreko elkartasuna adierazi diote. Horretaz gain, Aminetu Haidarren abokatuarekin ere, Ines Miranda, hitz egiteko aukera izan dute eta baita hemen dauden beste delegazioekin ere.
 
Lanzaroteko Aireportua, 2009ko abenduaren 3an
Share  Partekatu