Gaurkotasun sahara
Eusko Legebiltzarra: Adierazpen instituzionala, mendebaldeko saharan giza-eskubideak betetzearen alde
23 Mar 2012
Mendebaldeko Sahara Marokok legez kontra okupatutako lurraldea da eta bere deskolonizazio-prozesua burutzeke dauka.
Egoera horren aurrean, Eusko Legebiltzarrak:
Honako adierazpen instituzional hau aipatutako erakundeei eta Espainiako Fronte Polisarioaren ordezkaritzari bidaliko zaie".
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 22ª. Osoko bilkuraren erabakia
http://www.parlamento.euskadi.net/pdfs_acuerdos/2/09/000142.pdf
- Nazio Batuen Erakundeari eskatzen dio ezen apirilean, Minursoren mandatua berritzen denean, misio horri eman diezaiola okupatutako Mendebaldeko Saharan giza eskubideen betetzea zaintzeko eskumena, eskubide horien kontra Marokoko poliziak eta armadak behin eta berriz egiten dituzten urraketak eragozte aldera.
- Espainiako Gobernuari eskatzen dio aktiboki lan egin dezala, Europar Batasunaren barruan, ezein herrialdek ez diezaiola betoa jarri Minursoren mandatua giza eskubideen betetzearen zaintzara ere zabaltzeko aukerari, eta Europar Batasuna aktiboki inplika dadila Mendebaldeko Saharako gatazkarako behin betiko konponbide bat bilatzeko. Konponbide hori ezinbestean Saharako herriak duen autodeterminazio eskubidean oinarrituko da.
- Marokoko agintariei eskatzen die geldiarazi dezatela Mendebaldeko Saharako giza eskubideen aldeko ekintzaileen kontrako jazarpena, haien kontrako epaiketak bertan behera utz ditzatela eta Marokon kartzelatutako preso politiko sahararrak aska ditzatela. Halaber, eskatzen die baimena eman dezatela, familiak eskatzen duen bezala, duela hamabost hilabete Marokoko poliziak egindako tiro batek hildako Said Dambarren gorpuari autopsia independente bat egin dakiola, gertakariak argitzea errazteko eta hildako gazte hura lurperatu ahal izateko.
Honako adierazpen instituzional hau aipatutako erakundeei eta Espainiako Fronte Polisarioaren ordezkaritzari bidaliko zaie".
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 22ª. Osoko bilkuraren erabakia
http://www.parlamento.euskadi.net/pdfs_acuerdos/2/09/000142.pdf


Partekatu