Gaurkotasun sahara

Euskal SAHARA MARATHON

22 Urr 2009
SEADen lagunei egiten zaien atxikimendu jardueren barnean, urtero saharar errefuxiatu eremuetan SAHARA MARATHON ospatzen da. Hurrengo urteurrena 10. izango da eta 2010eko otsailaren 22an ospatuko da.
Aurreko urtean bertan parte hartu genuenetako batzuk helburu bat ipini dugu aurtengo maratoirako eta aurtengo urteurreneko zenbakiekin hitz jolasa osatuz, maratoiko 10.urteurrenean x 2010 urtean = 100 euskal korrikalari saharar maratoian. 
 
Guzti honetaz informatzeko blog bat osatu dugu www.blogak.com/saharamarathon baita korreo elektroniko bat ere eusaharathon@gmail.com, honen bidez bertan dauden berriak, sortzen diren zalantzak... Blogean adierazten den bezala 100 korrikalari batuko bagina hegazkina Bilbotik aterako litzateke, bestela Madriletik irtengo ginateke.

Guzti honengatik zuekin harremanetan jartzen gara, guzti hau ahalik eta jende gehienari iritsi ahal izateko. Aldez aurretik zuen laguntzagatik eskerrak emanez, Ion, Antsel, Tomax, Gorka eta Gregorio agurtzen gara.

Besarkada bat.
Share  Partekatu