Gaurkotasun sahara

EUSKAL FONDOAREN ESKUTITZA AMINETU HAIDARRENTZAT

04 Abe 2009
As-salamu âalikum Aminetu,

Hitz hauen bidez Euskal Herriko udalen sostengua bidaltzen dizugu.

Jakin ezazu euskal erakunde publiko guztietara -Udaletxe, Foru Aldundi eta Euskal Legebiltzarrera- akordio proposamen bat bidali dugula, alderdi politiko ezberdinek eztabaidatu ondoren akordio bat sina dezaten.

Lanzaroteko aireportutik zabaldu duzun mezua txoko guztietara heltzen ari da, Mendebaldeko Sahararen auzia guztion ahotan dabil, orain arte isilik mantendu diren komunikabideak ere ari dira berria hedatzen.

Espero dezagun egun hauetan jasotzen ari zaren sostengu hitz horiek emaitzen bat izatea; eta osasuna eta kemena izan ditzazula egiten ari zaren esfortzu izugarri honen bidez zure/gure helburuak lor ditzazun:

GIZA ESKUBIDEEN ERRESPETUA ETA AUTODETERMINAZIO ERREFERENDUMA MENDEBALDEKO SAHARARENTZAT

Sahara Koordinazio Unitatea
EUSKAL FONDOA (Asociación de entidades locales vascas cooperantes)
Share  Partekatu