Gaurkotasun sahara

EUSKAL FONDOA "Todos con el Sáhara" ekimenaren alde

17 Mai 2008
Saharar herriaren aldeko sinadura bilketa, zinema munduko profesional talde batek bultzatu du eta Javier Bardem du buru.

Maiatzaren 5ean, Madrileko Círculo de Bellas Artes-en, Fronte POLISARIOAren alde sinadurak biltzeko web orri bat aurkeztu zen. Ekimenaren helburua web horren bidez sinadurak biltzea da, espainiar gobernuari Fronte POLISARIOAren estatus diplomatikoa onar dezala eskatzeko. Estatus diplomatiko hori ezinbestekoa dute nazioarteko foroetan beren ahotsez negoziatu ahal izateko.

Estatuko Sahararen Aldeko Elkarteen Koordinakundea, FISAHARA 08 Saharako Zinemaldiaren antolatzailea, ekimen honen alde azaldu da. Ekimena aurtengo zinemaldiko partaideengandik sortu da: Javier Bardem, Fernando Colomo, Rosa Mª Sardá, Carmelo Gomez, Willie Toledo, Fran Perea, Joaquin Oristrell, Manu Chao, Carlos Bardem, Luisa Martín, Javier Gutierrez, Dafne Fernandez, Gerardo Olivares, Marta Nebot, Alvaro Longoria, Javier Corcuera eta Pilar Ordoñez.

Dajlan, zinemaldian zehar, Fernando Colomo eta Javier Corcuera zuzendariek spot bat filmatu zuten, zeinetan Javier Bardem aktoreak “espainiarrak izandako 200.000 pertsona baina gehiago desertuak abandonatuak” daudela eta “gizarteak saharar herri horri askatasuna lortzen laguntzea” premiazkoa dela gogorarazten digun.

Kanpaina honetan parte hartu dezakezu Euskal Fondoko webeko hasiera orrian jarri dugun loturan “klik” eginaz.

Share  Partekatu