Gaurkotasun sahara
EUSKAL FONDOA eta POLISARIO Fronteak Euskadin duen Ordezkaritzaren adierazpen bateratua
09 Aza 2010
Donostian, 2010eko azaroak 9
Saharako El Aaiun hirian atzokoan suertatutako zauritu, desagertu eta hildakoen kopuru ofizialik ez izan arren, badakigu ehunka biktima daudela. Egoera nahasia da eta datu fidagarriak lortzeko zailtasunak daude.
Istiluak Dakhla eta Bojador hirietara ere iritsi direnaren berriak jaso ditugu. Marokoko poliziak, pistolaz armaturik, El Aaiuneko herritarren alde arratsaldeko 17,30etan Dakhlan bildu zen jendetzaren aurka jo zuen. Hainbat familia sahararren etxetan sartu eta txikizioak eragin zituzten.
Isiltasunaren Harresiak bere hartan dirau. Haien hegazkin txartelak balekoak ez zirela eta bederatzi kazetari espainiar eta marokoar bati ez zieten Casablanca eta El Aaiun bitarteko bidaia egiten utzi.
Guzti horregatik, EUSKAL FONDOA eta EUSKADIKO POLISARIO FRONTEAREN ORDEZKARITZAK
DEITORATZEN DUGU
- Marokoko indarrek 20.000 sahararrek era baketsuan antolatutako 'Gdeim Izik' protesta kanpamendua bortizki suntsitu izana.
- Babesik gabeko herritarren aurkako marokoar indar zapaltzaileek erabilitako bortizkeri latza
- Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan gertatzen ari denari buruz informazioa lortzeko ahaleginetan dabiltzan komunikabide eta nazioarteko behatzaileei sarrera ukatzea
- Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan gertatzen ari denari buruz informazioa lortzeko ahaleginetan dabiltzan komunikabide eta nazioarteko behatzaileei sarrera ukatzea
- Lurraldean presente dagoen Nazio Batuen Erakundearen erantzun eza Saharako herritar zibilen babesaren alde
PROPOSATZEN DUGU
- Euskal erakunde publiko guztietan Saharako banderak agerian ipintzea
- Datozen egunetan Saharar Herriaren alde eta Marokoko Gobernuaren jarrera kriminalaren aurka antolatuko diren ekitaldietan parte hartzea
- Guzti honi buruz Eusko Legebiltzarreko “Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat” legebiltzar talde-artekoaren aldarrikapen instituzionala zabaltzea


Partekatu