Gaurkotasun sahara

EUCOCO 2009 BARTZELONA

25 Ira 2009
Kataluniako Saharar Herriaren Lagunen Elkarteak 2009ko azaroaren 20, 21 eta 22an Bartzelonan ospatuko den EUCOCO Saharar Herriarentzako Laguntza koordinatzeko XXXV. Europako Biltzarraren berri eman nahi dizue.
DATAK: 2009ko azaroaren 20tik 22ra
TOKIA: CCIB -Bartzelonako Centre Convencions Internacional-, Bartzelonako Forumean
IZEN-EMATEA: 200 euro
 
EUCOCO, Saharar Herriari elkartasuna adierazteko nazioarte mailan egiten den bilkurarik garrantzitsuena da. Urtero Europako hiri ezberdin batean antolatzen den Konferentzia honetan Europa, Afrika eta Ameriketako gobernu, alderdi politiko, Komite eta Elkarteetako ordezkariek, udal eta autonomi elkarteetako erakundeek, Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde, sindikatuek eta oro har Saharar Herriaren alde lan egiten duten gizarte, gazte eta emakume-erakundeek parte hartzen dute.
 
Biltzar honetan Mohamed Abdelaziz POLISARIO Fronteko Idazkari Orokor eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Presidentea buru izango duen ordezkaritza garrantzitsu batek parte hartuko du; bertan izango dira politika eta kultura munduko ordezkari ospetsuak ere.
 
Informazio gehiago, izen-emate orria eta bestelakoak jasotzeko: www.eucocobarcelona.org
 

Share  Partekatu