Gaurkotasun sahara
Donostiaren eta Mendebal Saharako Dajla Wilayako Bojador Dairaren arteko senidetzearen XX. URTEBETETZEA
30 Uzt 2008
Marokok Mendebal Sahara okupatu eta hamahiru urteetara, 1988an, Donostia Hiria eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Bojador Daira senidetu egin ziren.
1988ko abuztu hartan, Hiri biok honakoa adierazi zuten elkarri laguntzeko, elkarrengandik ikasteko eta albait hobekien elkar ulertu nahian adiskidetasun harremana estutzeko borondatea.
Donostiak eta Bojador Dairak etsi-etsian sinesten dute konfiantzazko elkarlan iraunkorrak sakondu egiten dituela gure Herrien artean egon badauden adiskidetasun harremanak eta, era berean, lagundu egiten dutela munduan bakea eta demokrazia lor dadin.
(1988 abuztuaren 18ko Senidetasun Adierazpen ofizialetik)
Hogei urte igaran dira egun hartaz geroztik, hogeita hamahiru Marokok ilegalki okupatu eta saharar herria Aljeriako Tindouf kanpalekuetan deserriratzera behartu zuenez geroztik.
Bidegabekeria eta zapalkuntzako urteak, Nazio Batuen eta Nazioarteko Zuzenbidearen ebazpenen aurkakoak… bai eta elkartasuna eta saharar herriaren duintasuna agerrarazi duten urteak ere.
Hogei urteren buruan, berriro ere ozenki aldarrikatzen ditugu askatasuna, aintzatespena eta elkartasuna.
Sahara ez dago salgai.
Hona hemen Saharar Herri okupatuarekiko konpromisoa gogorarazteko eta berresteko prestatu dugun programa.
PROGRAMA
Abuztuak 19, asteartea, Senidetzea
19:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan
Udal harrera Saharar Agintariei
Elkarren agurra eta ongietorria
Adierazpen Instituzionala eta senidetzearen berritzea
Musika ekitaldia
Otamena
Abuztuak 20, asteartea, Salaketa
19:30ean, Kutxa Aretoan, Arrasate kaleko 12.ean
Ainhoa Beola Olaziregi Hizkuntz Normalkuntza, Berdintasun eta Lankidetzako Zinegotzi Ordezkariaren agurra
Sahara no se vende filmaren zuzendariaren esku-hartzea
Filmaren emanaldia
Saharar Ordezkariaren esku-hartzea, gaur egungo egoeraren berri emateko.
Abuztuak 21, osteguna, Kultura
11:00etan, Sagueseko zabaldian, Gros auzoan
Saharar artisau tailerrak (henna, tea, dantza…)
Euskal eta saharar joko tradizionalak
Jaki tipikoen dastatzea
16:00etan,
Antzerkia
Ipuin kontaketa
Artisau tailerrak
Magia
21:30etan,
AZIZA BRAHIM+OREKA TX mestizatzeko kontzertua
Abuztuak 19 – irailak 20, Erakusketa
Alderdi Ederreko Liburutegian (Udaletxeko sotoetan) Erakusketa ikusgai: Amets bat eraikiz, Saharar Herriaren etorkizuna duintasunez.
****************************
Programak jaso litzakeen aldaketa txikiek ez diete eragingo muinari zein edukiei.


Partekatu