Gaurkotasun sahara
DEIALDIA: SAID DAMBARREN ERAILKETAREN URTEURRENEAN JUSTIZIA ESKATZEKO ELKARRETARATZEAK
20 Abe 2011
Urtebete igaro da, eta oraindik ez dago Said Dambarrentzat justiziarik ez egiarik.
Datorren abenduaren 22an urtea beteko da Marokoko indar okupatzaileek Said Dambar gaztea bortizki hil zutenetik.
Said Marokoko polizia batek berbertatik erail zuen El Aaiun hirian (okupatutako Mendebaldeko Saharako hiriburua) Gdeim Izik kanpamenduaren suntsiketaren ondoren (2010eko azaroaren 8an) ezarri zuten etxeratze aginduan zehar.
Ordudanik bere sendiak Saiden heriotzaren ingurukoak argitzea eskatu die agintariei. Bere hilotza oraindik ere El Aaiungo gorputegian dago ehortzi gabe, legeak dionaren aurka.
Saiden heriotzaren inguruko gertakariei buruzko argibideak emateari uko egin diote Marokoko agintariek sistematikoki, familiak eskatzen duen autopsia egiteari ere uko egin diote.
Izugarria da gertakari hau isilean gordetzeko okupazio indarrek egiten duten presioa. Saiden familia etengabe ikaratzen dute haien justizia eskaerak isilarazteko.
Jarduteko garaia da. Said Dambarren familiarekin bat egin eta deskolonizazio prozesuan dagoen Mendebaldeko Saharako lurraldearen administratzaile den Espainiako gobernuari bere erantzukizuna har dezala eskatzeko garaia da; exiji diezaiela Marokoko agintariei 26 urteko gazteari bizia kendu zion zoritxarreko gertaera behin betiko argitzeko. Said Dambar eta bere familiarentzat egia eta justizia eskatzeko garaia da.
Horregatik guztiagatik, abenduaren 22an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara posible den hiri guztietan elkarretaratzeak egiteko deia luzatzen diegu elkartasun taldeei, Espainiako estatuan zein nazioartean ere.
Dagoeneko baieztatuta dauden elkarretaratzeak honakoak dira:
ABENDUAK 22

- ZARAGOZA: 20.00 Plaza España
- HUESCA: 18.00-20.00 Plaza Navarra.
- LLEIDA: 18.30 Paeria plazan (udaletxea)
- VALENTZIA: 18.00-20.00 Gobernu Ordezkaritzan. Colón kalea, 60
- VALLADOLID: 20.30 Fuente Dorada
- GRANADA: 18.00 Carmen plazan
- GANDÍA: 18.00 Udaletxeko plazan
- SANTANDER: 19.30 Gobernu Ordezkaritzan
- DONOSTIA: 19:00tan Loiola kalean (FNAC aurrean)
- BARCELONA: 20.00 Sant Jaume plazan
- MADRID: 20.00 Sol plazan
- SANTIAGO DE COMPOSTELA: 18.00-20.00 Praza das Praterías
- LANZAROTE:
- 11:00 Elkarretaratzea Arrezifeko Kabildo Zaharraren aurrean
- 18:00 Said Dambar kasuari buruzko dokumentalaren aurkezpena. Arrezifeko Udal Artxibategian.
- 18:30 Hitzaldia: Giza Eskubideak Mendebaldeko Saharan, kasu honetan zehazki. Arrezifeko Udal Artxibategian.
- PALMA DE MALLORCA: zehazteke
- GASTEIZ: 18.00-20.00 Ama Zuriaren plazan
- PARIS, FRANTZIA: 15.00 – 18.00 Trocadero plazan
- MODENA, ITALIA: 19.00 -21.00 Piazza Mazzini
- TRES LOMAS, BUENOS AIRES, ARGENTINA: 18.00 Islas Malvinas plazan
- TINDOUFEKO SAHARAR ERREFUXIATU KANPAMENDUAK: Smara
- EL AAIUN, MENDEBALDEKO SAHARA:
- Asteartea, abenduak 20, okupatutako El Aaiungo marokoar apelazio auzitegi ilegalaren
- Osteguna, abenduak 22: baieztatzeke
ABENDUAK 23
- TENERIFE: 18.00-20.00 Gobernu ordezkaritza-ordean (Kanarietako ordutegia)
- GRAN CANARIA: 18.00-20.00 Marokoar Kontsulatu aurrean (Kanarietako ordutegia)
Elkarte, erakunde eta pertsona solidario guztiak deialdi hau bultzatuz ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.
SAID, ADISKIDEA, GUK EZ DUGU AHAZTEN!
Laguntza ematen dute:
Resistencia Saharaui
Sahara Acción Silla
Porunsaharalibre
Poemario por un sahara Libre
SAPS Canals
Jóvenes Saharauis Revolucionarios
Federació Acaps
TEPS ( Terres del Ebre amb el Poble Saharaui)
Fundación Sahara Occidental
Redsaharaui.es
AcAPS Wilaia Alt Penedès
Espacio Sáhara Lanzarote
Una Jaima por Verdad y Justicia
Alouda Cantabria
Brigada Voluntaria Elmagd
Sahara Thawra
Plataforma de Apoyo Político al Pueblo Saharaui
WSRW Madrid
Sahara Resiste
Asociacion Canaria de Solidaridad con el Pueblo Saharaui
AJOSAC
Sahara en Red
Tibisima Mollet Sahara
Asociación Paz Ahora
Alouda Huesca
Comité de Apoyo al Sahara
Aarasd Cartagena
APDHE (Asociación Pro Derechos Humanos de España)
Acaps La Safor
Alcalá con el Sahara
Nidal Sahara Valladolid
Saharaacciones
ASADEH (Asociación Saharaui Derechos Humanos)
Equipo Mediático
Sahara desde Canarias, Radio Guiniguada
ajosacsahara.org
Jóvenes por una Causa, Madrid
Euskal Herriko Lagunak Mendebaldeko Saharakoekin Bat.
Sàharaponent
YALAH – Solidaris amb el Poble Sahrauí
Organizacion de Defensores Saharauis 2ª Generación
Asociación de Inmigrantes Saharauis en Aragón (AISA)
Sogaps Galicia (Solidaridade co Povo Saharaui)
Plataforma de apoyo al pueblo saharaui de Tenerife
Asociación Cultural Hispano-Saharaui
Coordinadora Provincial Sahara Alicante
Ayuda al Sahara Occidental de Elche
Observatorio Aragonés para el Sáhara Occidental
EUPV-esquerra unida del Pais Valenciá
Cordinadora de EU de l’Horta Sud
EU Silla
CCOO Pais Valenciá
Federació d’Associacions de Solidaritat amb el Poble Sahrauí del País Valencià (FASPS-PV)
Resistencia Saharaui Latinoamerica
Association Commuanuté Sahraouie en France (Francia)
Association des Sahraouis en France (Francia)
Kabara Lagdaf, associazione di solidarietà con il popolo saharawi (Italia)
Juventud Socialista Zona Occidental (Portugal)
AFAPREDESA (Asoc. Familiares de Presos de Desaparecidos Saharauis).
CODESA (Colectivo de Defensores Saharauis de Derechos Humanos)
Izquierda Unida Extremadura
Ateneo Republicano de Valladolid
CJC en Tenerife (Colectivos de Jóvenes Comunistas)
Asamblea por Tenerife (AXT)
AIODH, Asociacion Internacional para la Observación de los Derechos Humanos
CEAS SAHARA
Asociación de Mujeres Saharauis (AMSE)
...
HARREMANETARAKO: UXÍA CASTRO, uxiacastro@hotmail.com

Partekatu