Gaurkotasun sahara
DEIALDIA: Saharar Herriaren aldeko Euskal Elkartasun Karabana - Piztu Itxaropena
04 Ots 2010
Saharar Herriaren aldeko VI Elkartasun Karabana otsailaren 20an irtengo da Gasteiztik. Urtero bezala janari eta konpresa bilketak egin dira Euskal Erkidego Autonomoko herrietan; aldi berean, bildutako guztia Kanpamenduetaraino garraiatzeko bigarren eskuko kamioiak erosteko deialdia egin zaie udalei eta beste erakunde publikoei.
Bizi dugun egoera ekonomikoak laguntzen ez badu ere bildu den janari eta konpresen kopurua iazkoaren antzekoa izan da; aldiz, kamioien erosketarako udalek egin duten ekarpena iazko kopuruaren %30 izan da soilik.
Ahalegin berezi bat eskatzen dizuegu herritarren artean bildu den guztia eraman ahal izateko.
Sahara Koordinazio Unitatea


Partekatu