Gaurkotasun sahara

Datozen egunetarako deialdiak

25 Aza 2010
Azaroak 25, osteguna

18.30tan GASTEIZKO Posta bulegoaren aurrean ELKARTERATZEA; Gasteizko SEADen Lagunen Elkarteak ostegunero elkarretaratzea deitu du, abenduak 10 Nazioarteko Giza Eskubideen eguna arte.

18.30tan BILBOKO MOYUA Plazan ELKARTERATZEA. SEADen aldeko "Otsailak 27" Euskal Elkarteen Koordinakundea, Bizkaiko Saharar Diaspora eta "Yal-lah" Gazte Ekimenak deitua.

20.00tan ARRETXABALETAKO plazan ELKARTERATZEA, IESBAA elkarteak deituta.
 
Azaroak 26, ostirala
 
17.00tik 20.00tara DONOSTIAKO Anoeta estadioan informazioa zabaltzeko STAND bat jarriko da, Maratoirako dortsalen banaketa bertan izango dela aprobetxatuz. Antolatzailea: “Euskal Sahara Maratoia”.
 
Azaroak 27, larunbata
 
10.00tatik 14.00tara eta 16.00retatik 20.00tara DONOSTIAKO Anoeta estadioan informazioa zabaltzeko STAND bat jarriko da. Antolatzailea: “Euskal Sahara Maratoia”.
 
10:30etatik aurrera Zarauztik KOTXE KARABANA abiatuko da. ZARAUTZ, GETARIA, ZUMAIA, ZESTOA eta AZPEITIA herriak zeharkatuko ditu. (Irteera 10:30etan Zarauzko Osasun Zentroaren aurrean)

12:00etan: AZPEITIKO Betharram aretoan Leok musika taldeak beren bideo kliparen aurkezpena egingo du. Leok-ek saharar emakumeentzat proiektu bat du martxan.

12:30etan AZPEITIKO plazatik hasita Sahararen aldeko MANIFESTAZIOA egingo da, “Maroko hiltzaile, Saharar herria askatu” lemapean. Azken ekintza hauek Urola Kostako Sahararen aldeko elkarteek antolatu dituzte.

Astelehena, azaroak 29

19.00tan HITZALDIA DONOSTIAN, Alde Zaharreko liburutegi azpiko aretoan. Hitzlaria: Abdeslam Omar, AFAPREDESA elkarteko presidentea. Donostiako Udala eta EUSKAL FONDOAren artean antolatuta.

Share  Partekatu