Gaurkotasun sahara

Bertso jaialdia Tolosan

17 Mar 2010
Tolosaldea Sahararekin elkarteak bertso jaialdia antolatu du martxoak 28 iganderako.
Jaialdi honetan bildutako dirua Tolosaldea Sahararekin elkarteak Mendebaldeko Saharako lurralde askean dagoen Miyic herrian eraikitzen den eskolarako bideratuko da. Garbi dago helburu horrekin denok bat egiten dugula eta hemendik gonbidatu nahi zaituztegu bertso jaialdira joan eta eskola berri horren eraikuntzan laguntzeko.

Bertsolariak: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.
Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Lekua: Tolosako Beotibar pilotalekua
Eguna: martxoaren 28a, igandea
Ordua: 18:00

Sarreren salmenta: Tolosako Orbela, Raku eta Ikatzan, baita Kutxanet-en ere.
Share  Partekatu