Gaurkotasun sahara
Aziza Brahim kontzertuan Bilbon azaroaren 27an
24 Aza 2009
Azaroaren 27an, ostirala, Aziza Brahim kantari saharauiaren kontzertua izango dugu, Oreka TX euskaldunekin, Bilboko Kafe Antzokian.
Zentsura At! leloarekin egunotan ospatuko den Zentsuraren Aurkako IV. jaialdiaren baitan izango da emanaldia. Jaialdi honen barruan beste artista batzuk ere izango dira, Gilberto Gil brasildarra eta Rachid Taha argeliarra kasu.
Jaialdiaren helburua zentsura mota guztiak salatu eta hauei kontra egitea da, baita berau pairatu duten artistei laguntza eta babesa ematea ere. Horregatik, edozein herritan, edonoiz eta edozergatik zentsura jasan behar izan duten artistak dira jaialdian parte hartzen dutenak. Aziza Brahim saharauiak berak sarri salatu du Mendebaldeko Sahara okupatuan kantariek libreki abesteko dituzten zailtasunak eta adierazpen askatasunaren aurkako errepresioa. Bere aldarrikapenak oihartzuna izan du eta, hain zuzen ere, hilaren 25ean jasoko du Londresen Freedom to Create saria, "artea justizia soziala sustatzeko erabiltzen duten artisten ausardia" aitortzen duen saria. Ostiraleko kontzertua 21:30ean hasiko da eta sarrerak 15 euro balio du aurresalmentan, 18 euro txarteldegian.

Partekatu