Gaurkotasun sahara
Aminetu Haidarren aldeko prentsaurrekoa euskal gizartetik
09 Abe 2009
Abenduak 4 ostiralean Gasteizko Canciller Ayala hotelean prentsaurreko bat egin zen Aminetu Haidarrekiko euskal gizartearen sostengua eta elkartasuna adierazteko.
Bertaratu ziren erakundeek (Askatasuna eta Bakea Saharan Legebiltzar Taldearteakoa eta Euskal Fondoa), sindikatuek (STEE-EILAS, UGT, CCOO, ELA, LAB, ESK eta CGT) eta GGKEek (Euskadiko GGKEen koordinakundea) Aminetu Haidarren etxerako itzulerari sostengua adierazi zioten.
Aminetu Haidar giza eskubideen defendatzailearekiko elkartasun adierazpena atxiki dugu ondoren:

Aminetu Haidar: Elkartasuna
Euskal gizarteak, bere erakunde, eragile sozial, politiko edo eta kultural anitzen bitartez, behin eta berriro adierazi du Saharar Herriaren autodeterminazioarekiko elkartasuna eta atxikimendua.
Oraintsu Marokok okupatzen dituen lurraldeetan daraman politika eta errepresioaren gogortzearekin batera ere, hainbat adierazpen eta protesta burutu dira hura gaitzesteko.
Hala ere, gure Herriarenari bezala beste hainbeste oihuri eta nazioarteko legeriari entzungor eginez, Marokok saharar ekintzaileak atxilotu eta Aminetu Haidar giza eskubideen defendatzailea eta demokraziaren sinboloa bere jaioterritik erbesteratuz erantzun du.
Egoera honen aurrean, bere eskubideak berreskuratzeko gose grebari ekin dion Aminetu Haidarri gure elkartasuna eta mirespena adierazi nahi diogu, eta horrekin batera, Saharar preso politiko guztiei ere.
Era berean, auzi honetan Estatuko Gobernuak izan duen jokabidea deitoratzen dugun neurrian, eskatu egiten diogu bere indar eta eragin guztia erabili dezala Aminetu Haidar eta saharar guztien eskubideak errespetatuak izateko, hala estatuko lurraldean nola Marokok okupatzen dituen baina Espainiako administrazio eskumenekoak diren Mendebaldeko lurraldeetan.

Partekatu