Gaurkotasun sahara
AGUR FESTA
29 Abu 2010
Kaixo adiskideok
Uda pasa ondoren gure artean urtero bezala haur saharauiak agurtzeko ordua iristen ari da. Ez diegu soilik agur esan nahi, baizik eta hurrengo arte; hori da guztion nahia, agur bai baina hurrengo arte.
Asmo horrekin Irailaren 3an Tolosan festa bat antolatzen ari gara eta atxikita doan kartelean ikusten den bezala, festa guztiz sahararra izango da. Ume jolasak, ekitaldi politikoa, kalejira, saharar erako afaria (saharar begiraleek prestatua) eta bukatzeko musika saharauia Estrella Polisaria taldearekin. Dena 6 €ren truke.
Animatu eta parte hartu ezazu; Izena emateko 654407200 edo 645710789 telefono zenbakira deitu ezazu (epea, Irailak 1).
TOLOSALDEA SAHARAREKIN - SAHARA BIZI
Animatu eta parte hartu ezazu; Izena emateko 654407200 edo 645710789 telefono zenbakira deitu ezazu (epea, Irailak 1).
TOLOSALDEA SAHARAREKIN - SAHARA BIZI


Partekatu