Gaurkotasun sahara
2018 Sahararen aldeko Euskal Karabana
Aurtengo Saharako errefuxiatu kanpamentuen aldeko janari bilketa bukatu da eta osatutako karabana otsailaren 24an Bilbotik irtengo da.
Donostialdean jasotakoa 11.869 kilo janari eta 25 kaxa konpresa izan da.
Gipuzkoa osoan 72 tona inguru janari eta 300 kaxa konpresa bildu dira eta Donostiako gazteek dotore margotutako bi trailerretan kokatu ditugu. Ostiralean, otsailaren 23an, 17:00etatik 19:00etara ikusgai izango dituzue Zurriolan.
6 trailerrek, eta kamioneta batek osatzen dute aurtengo karabana. Bilboko Udaletxetik, Alakanterantz, otsailaren 24ean goizeko 10etan irtengo da.
Gure esker beroenak luzatzen dizkiegu modu batera edo bestera bere ekarpena egin duten guztiei.
Donostia, 2018ko otsailaren 21a
Iturria: Donostiako SEADen aldeko elkartea