Gaurkotasun sahara
2012ko Otsailaren 27a. III ELKARTASUN HAMABOSTALDIA SAHARAR HERRIAREKIN
24 Ots 2012
Egunak: 2012ko otsailaren 18tik martxoaren 7ra
Bilbon, Donostian eta Gasteizen
Bir Lehlun aldarrikatu zuten 1976ko otsailaren 27an Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra. 2012ean hogeita hamasei urte beteko dira eta saharar herriak erbestean ospatuko du egun haren urteurrena. Hori dela-eta, Saharari laguntza emateko zenbait elkarte eta koordinakunderekin batera, Euskadiko hiru hiriburuetan antolatu ditugu zenbait jarduera saharar herriari euskal herritarren elkartasuna adierazteko. Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira ekitaldiak, herritarrei Mendebaldeko Sahararen egoera zein den jakitera emateko eta egoera hori salatzeko.
Marokok okupatu zuen modu ilegalean Mendebaldeko Sahara eta nazioarte mailan ez da egon bidegabekeria horri aurre egiteko borondate politikorik. Horiek horrela, saharar asko errefuxiatuentzako kanpalekuetan bizi dira; eta bai kanpaleku horietan, bai Marokok modu ilegalean okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan gizaki askoren drama gertatzen ari da; izan ere, modu sistematikoan zapaltzen dituzte milaka sahararren giza eskubideak. Egoera urtetik urtera txarragoa da.
Saharar Herria abandonatua geratu zen basamortuan orain 36 urte eta ordutik eutsi egin dio eta euren herrira noiz itzuli ahalko den itxaroten ari da ordutik. Lurralde hartako baliabide naturalak ustiatzen ditu Marokoar Estatuak bien bitartean. Herritarrok lagundu behar diogu saharar herriari askatasuna lortzen, sahararren kausaren alde eten gabe eginez eta Espainiako gobernuari gatazka honetan daukan erantzukizun historikoa onar dezala eskatuz.
Hona hemen programa:
BILBO
Otsailaren 24an (ostirala): Gdem Izik kanpamentuari buruzko dokumental baten proiekzioa. Bilborock aretoan, 19:00etan.
Otsailaren 24an (ostirala): Mohamed Salem Bouamoud-en hitzaldia. Afapredesako kide honek 3 urte eman ditu Aaiungo kartzela beltzean. Bilborock aretoan, 19:15ean.
Otsailaren 24an (ostirala): “Leok’k” Musika Kultur Elkarteak joko du. “Saemel” (Saharar Emakumeekiko Elkartasuna) proiektua. Bilborock aretoan, 21:00etan.
Otsailaren 27an (astelehena): Saharar bandera jasotzea. Arriaga plazan, 12:00ean.
DONOSTIA
Otsailaren 18an (larunbat): Sahararen aldeko VIII. Euskal Karabana abiatuko da Kursaal jauregiaren aurretik, 10:00etan.
Otsailaren 27an (larunbata): Saharar bandera jasotzea udaletxean.
Otsailaren azken astean eta martxoaren lehenengoan: Bideo-foruna euskaltegi ezberdinetan, “Saharar emakumea naiz” dokumentalaren proiekzioarekin eta Yal-lahren hitzaldiekin.
Martxoaren 7an (asteazkena): Gdem Izik kanpamentuari buruzko dokumental baten proiekzioa. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeko Gandhi aretoan, 19:00etan.
Martxoaren 7an (asteazkena): Mohamed Salem Bouamoud-en hitzaldia. Afapredesako kide honek 3 urte eman ditu Aaiungo kartzela beltzean. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeko Gandhi aretoan, 19:15ean.
GASTEIZ
Otsailaren 25 (zapatua): “Esperando a Bubisher-Mendebaldeko Sahararen Berria” kaleko ikuskizuna. Bertan saharar herriaren errealitate aberts eta konplexua erakusten da. Jaima sahararrek sortzen duten inguru berezian estetika eta elkartasuna batzen duen muntaia.
Landatxo-El Campilloko kirol kantxan, 13:00, 18:00 eta 19:30tan.

Partekatu