Gaurkotasun sahara
NBEko Idazkari Nagusiaren txostena
28 Api 2009
Txosten honetan Mendebaldeko Sahararen egoeran azken 12 hilabetetan eman diren gertaeren berri ematen da.
Txostenak aipatzen dituen puntuen artean deigarrienak Ordezkari Bereziaren aldaketa, aldeen artean mantendutako bilerak eta Ross jaunak eskualdera egindako bisita aipa dezakegu; baita, besteak beste, MINURSOren azken urteko ekintzak, eta ACNUR eta PMAren ekarpenak errefuxiatu kanpamenduetara.
Giza Eskubideei buruz, MINURSOk giza eskubideen babeserako agindu konkreturik ez badu ere, bere operazio guztietan, Mendebaldeko Saharan ere, giza eskubideen arauak sustatzearen obligazioa onartzen du txostenak. Honen harian jasotako salaketak eta eman diren liskar batzuk aipatzen ditu, eta Okupatutako Lurraldeetan giza eskubideen egoera aztertzeko Europako Parlamentuaren misioak urtarrilan egindako bisita aipatzen du.
Azkenik, Idazkari Nagusiaren gomendioen artean bostgarren elkarrizketa txandari ekin aurretik bilera bat edo gehiago ospatzeko proposamena aipatu dezakegu; MINURSOk beste urte betez bere agintea luzatzea; Mendebaldeko Saharan Nazio Batuen minen ezabaketa jardueretarako laguntza areagotzearen beharra; emaileen komunitateari deia luzatzea, errefuxiatuen eremu eta Lurralde Okupatuen arteko familien bi norabideetako bisitak mantendu eta zabaltzea ahalbidetuko duten ekarpenak egin ditzaten.
Txosten osoa (pdf) www.euskalfondoa.org webguneko SKU menuan lor daiteke.

Partekatu