PROIEKTUAK: denak
Udalerri bidezkoagoak eta demokratikoagoak eraikitzen. VI fasea
Cuscatlán Departamendua. El Salvador 2010
Cuscatlán Departamenduko 16 udalerri-(a)k burutua
Helburuak:
- Departamendu-estrategian uztartzen diren zortzi udal gobernuetan genero-berdintasunaren mekanismo eragileak eta emakumeen eskubideak bermatzea eta finkatzea.
- Emakumeen eskubideen aldeko berdintasun harremanak sustatzeko udalen eskuhartzea sendotzea.
- Udal kudeaketaren izaera demokratikoa indartzea, hala nola emakumeen hiritartasunaren gauzatzea ere; horretarako emakumeen arteko elkarkortasuna lagunduz eta parte hartzeko espazioak ezarriz.
Laburpena: Genero Berdintasunerako Udal Politiken (GBUP) erakunde prozesua departamendu osora hedatuko da, bere 16 udalerriak eta bertako Alkatetzen Kontseilua barne; honen sistematizazioak genero berdintasuna udal praktika sostengarri bezala herrialde mailan eta beste departamenduetan pizteko balioko du.
Onuradunak: zuzenean: 166 udal agintari (40 emakume eta 126 gizon) eta 637 udal-langile: zeharka: 16 udalerrietako 239.467 pertsona.


Partekatu